Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriagak bosgarren edizioa ospatuko du, euskal sormen garaikidearekin sei hitzordu eskainiz
'Zure gailurretik gora' lelopean, azaroaren 27tik abenduaren 13ra egingo da jaialdia, musika, literatura, dantza, bertsolaritza, performancea eta gastronomia uztartuz. Ines Osinaga eta Ahizpak, Mursego eta Joseba Sarrionandia, DAB Dantza Konpainia, Olatz Salvador eta Alaia Martin, Mikel Urdangarin eta Ulibarri Artzainak izango dira aurtengo protagonistak. Bosgarren edizioak bi udalerrien eta Loraldiaren arteko lankidetzaren jarraipena berresten du, euskarazko kulturaz herrian bertan gozatzeko aukerak zabalduz eta sortzaileen lana publikoarengana hurbilduz. Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga bosgarren ediziora iritsiko da aurten. Azaroaren 27an eta 28an eta abenduaren 10etik 13ra, sei kultur hitzordu eskainiko ditu, euskal sormen garaikidearen aniztasuna bi udalerrietako agertokietara …