Hauexek dira Arrigorriagako udalerrian dauden mendi nagusiak (Iturria: https://www.visitbiscay.eus):
- Garaiera: 567 m.Beste izen batzuk: Opo MUP,1901,13.
- Latitudea: 43.11.35.NY.4782400
- Longitudea: 2.51.26.WX. 511570
- Bideak: Burbustu, Arrigorriaga, Uriondo, Galdakao, Usansolo
Oharrak: Hegoaldeko hegalean, Zaratamoko lurretan, Foru Aldundiaren atseden-lekua dago, Upoko pagadia izenekoa.
- Garaiera: 196 m.
- Beste izen batzuk: Montefuerte DFV,10,61-39. BI. BUMI.
- Udalerria: Arrigorriaga
- Latitudea: 43.14.21.NY.4787500
- Longitudea: 2.54.23.WX. 507570
- Bideak: Ibaizabal, Buia, Beteluri, Finaga, San Migel, Arizgoiti, Bilbo
Oharrak: El Castillo izeneko mendiaren aurretontorra da. Basauriko mugatik hurbil dago. Gaur egun parke gisa urbanizatu dute alde hori. Ollargan izena bestea baino ezagunagoa da egun, mendebaldeko hegalean, trenbidearen ibilbidearen gainean eraiki ziren etxe-multzoen aipu egiteko. Madozen testuek nahiz Bizkaiko argitalpenarekin batera datorren Coelloren mapa batek Malmasin-en aipu egiten ei dute. Badirudi Montefuerteko kondea zela lur horien antzinako jabea, baina ez lekuaren izena. BUMI.k, bederen, bereiz eman du Monte Fuerte, generikoa dela (tontorrarena, jakina) adierazteko, eta izenondo batez osatzen dela..
- Garaiera: 596 m.
- Beste izen batzuk: Pastorecorta IGC,50, 61. EDV,25,4B. CAMB.Paztorekorta BUMI.
- Udalerria: Arrigorriaga
- Latitudea: 43.12.45.NY.4784550
- Longitudea: 2.55.25.WX. 506170
- Bideak: Markio, Arrigorriaga, Abriskieta, Beteluri, Zeberitxa, Bilbo
Oharrak: Venta Alta edo Beteluri Ibaizabaletik (La Peña) Arrigorriagara doan errepide-igarobidea da, baina Madozen argitalpenarekin batera datorren Coelloren mapak zehatz-mehatz kokatu du eta Venta Alta ere errotulatu du aipaturiko igarobidean. Manuel Basasek Diccionario Abreviado de Calles de Bilbao lanaren 292 orrialdean tontorraren Venta Alta izena aipatu du: "Ventalta izeneko harlanduzko basetxean, Bilboko armarria etxaurrean landurik zuenekoan, hara biltzen baitzen hiriko udalbatza, urtero-urtero, eskumeneko ekitaldia egiteko hiriko lau artiketan, horrako hori lauretako bat delarik".
- Garaiera: 554 m.
- Beste izen batzuk: Artandre CAMB. Artzanda IGN,25,61-IV.
- Latitudea: 43.11.31.NY.4782254
- Longitudea: 2.52.34.WX. 510050
- Bideak: Burbustu, Arrigorriaga, Ugao, Uriondo
Oharrak: Arrigorriagako mugatik hurbil dago. Hirugarren mailako erpina da. Ekialdeko muinoan, San Segismundo baseliza dago, baina ez dago oso argi zein izen izan behar duen: EB,2,457.k San Sabas esleitu dio, 1758an, eta aipatu du Iturrizak San Migelena jaso zuela. Herri hizkeran, Samakondios izena du.
- Garaiera: 673 m.
- Beste izen batzuk: Pagazarra MAD. 39B. Pagazarri MAD.226B. Ragasarri IGN, 25,61-IV, Pagatzarri CAV,201. NG,II, 258.
- Latitudea: 43.13.06.NY.4785190
- Longitudea: 2.56.37.WX. 504540
- Bideak: Bilbo, Arrigorriaga, Alonsotegi
Oharrak: Bilbokoak askotan joaten dira mendi horretara. Ia-ia parkea da, aterpe-taberna du eta eskalada-eskola txikia. Manuel Basasek Diccionario Abreviado de Calles de Bilbao lanean honako hau dio: "1300eko hiri-gutunean ageri da, Fagasarri izenarekin eta Fagasa izenarekin beste batzuetan, bereziki tontorra eta elurtegiak dauden landa izendatzeko". Pago (Fagus sylvatica) berbatik dator. Pagatzarri izena, antza denez, Pagasarri baino etimologikoagoa da. Hala ere, azkenak tradizio sendoa duenez, ez dugu lehena proposatu izen normalizatu gisa. Urdiolak, NG,II,258.an, arruntagotzat jo du Pagasarri izena Pagatzarri baino. Pagasarri eta Ganeta arteko muinoaren inguruan, elurtegi bi daude, Pagasarri I eta II izenekoak.
- Garaiera: 419 m.
- Beste izen batzuk: Arboliko JM,B-15, Arbolito BGM.
- Latitudea: 43.12.17.NY.4783700
- Longitudea: 2.54.46.WX. 507070
- Bideak: Arrigorriaga, Markio
Oharrak: Arbolico izena oso bitxia da tontor bati deitzeko.
Mendiak
Parkeak
45 hektareako azalera duen naturgunea da, nagusiki bertako zuhaitz hostozabalez betetakoa (haritzak, astigarrak, lizarrak, etab.), eta 1,5 hektareako aintzira duena.
Ingurugiro honetan, zisneak, antzarak, ahateak bezalako animaliak ikus daitezke, baita leku honetan bizi diren basa-espezie ugari ere.
Aisialdirako guneak denetariko instalazioak ditu: zabuak, ping-pong mahaiak, jolas-guneak, barbakoak mahai eta aulkiekin, zaindariaren etxea, ikasgelak eta menu gozoa dastatzeko aukera eskaintzen duen parkeko taberna.
Mendikosolobarrena parkea “Dinamita” izenaz ere ezagutzen da, XX. mendearen zati handi batean Explosivos Río Tinto enpresaren antzinako dinamita-lantegi bat egon baitzen bertan. Lehergaiak hortik garraiatzen ziren, mandoek arrastaka zeramatzaten bagoneten laguntzaz, Arrigorriagako tren-geltokiraino.
Ollargan-Montefuerte aisialdi-gunea baino askoz ere gehiago da; Malmasin mendiaren magaletan zabaldutako hiri-inguruko parke zabal-zabala da, Bilbo ekialdetik ixten duen gailur koniko txikia da.
Eremu zabal honetan, inguruko auzo eta udalerrietako biztanleak biltzen dira. Adin guztietako pertsonak egoten dira bertan, era askotako jarduerak eginez.
Aisiarako instalazio ugari ditu, baita ibilaldi luze eta erosoak emateko modukobideak ere, eta han-hemenka barreiatuak dituen eserlekuetatik Bilboren gaineko ikuspegi bikainaz goza daiteke. Ingurune osoan mahaiak eta erretegiak daude, parkean zehar sakabanatutako halakoxe aisia-guneak balira bezalaxe.
Zelai zabalak ditu, Illunbekoa esaterako, eta urkiak, makalak, astigarrak, haritzak eta gaztainondoak bezalako zuhaitz hostozabal ugari landatuak ditu, inguruneari itxura freskoa eta abegikorra emanez.
Mugak, gailurrak eta ibilbideak
Gutxi gorabera, 50 dira Arrigorriagaren mugak irudikatzen dituzten harrizko elementuak. Mota desberdinetakoak daude, batzuk udalerri askotan ikus ditzakegunen tankera bera daukate, beste batzuek, aldiz, xarma berezia. Ibilbide hauetan zehar, Pagasarriko tontorrean itxura bitxia duten hiru mugarri bereizi ditugu. Kono itxura duten mugarriok harrizkoak dira eta arrigorriaga, Bilbo eta Alonsotegiko mugak ezartzen dituzte.
Mugetan barrena mugarriz mugarri doan 40 km. luzerako ibilbide honek, Arrigorriaga beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen du. Hiru ibilbide desberdinetan egin dezakegu edota guztiak lotzen dituen bakar batean, denak bereziak eta esanguratsuak.
Giza jarduerak eragindako aldaketaren adibide dugu, paisaia tradizionala eta industriala ezagutzeko ibilbidea.
Distantzia: 14,64Km
Tontor ospetsu honetan mugarri berezi batzuk daude eta euren egitekoa oraindik bera da: Arrigorriaga eta Bilbo mugatzea.
Distantzia: 23 km
Ibilbide honek Artanda inguruan dauden landa-eremuetara eroango gaitu eta bertatik ikuspegi eder-ederrak izango ditugu.
Distantzia: 16 km
Jendearentzat oso ezagunak diren mendiez inguratutako herria da Arrigorriaga, baina ez balio naturalagatik bakarrik. Mugarriek inguratzen duten eremuen barruan urteetan zeharreko gertazkizunak bizirik diraute.
Guztira 7 udalerrirekin egiten du topo bere mugetan: Bilbo, Basauri, Zaratamo, Zeberio, Ugao-Miraballes, Arrankudiaga eta Alonsotegi. Bibo Handian kokatzen da 16,36km2 hedadurarekin.
Hainbat dira udalerria inguratzen duten mendiak: Arboliko, Montefuerte, Pasterokorta, Upo… Baina ba dira hiru mugarrien kokalekuan esangura handia izan dutenak:
- Artanda (554 m) Arrigorriaga, Zaratamo eta Zeberioren arteko limitea adierazten duen tontorra da.
- Malmasín (362 m) II. Burdin Aroko kastro bat duen gailurra, Bilboko herrigunearen sorrera izan zena batzuen ustez.
- Pagasarri (673 m) bertako zein inguruko herritarrentzako ezagunetarikoa den mendia, urtean zehar hainbat eta hainbat bisitari jasotzen dituena.
Arrigorriagako mugen irregulartasunaren arrazoietako bat urteetan zehar udalerri desberdinek leku berarekiko zituzten eskubideak direla eta emandako banaketaren ondorioa dela.
Ibilbide osasungarriak
Arrigorriagako Udalak, jarduera fisikoa sustatu eta osasunarentzako onuragarriak diren jokabideak bultzatzeko helburuarekin, seinaleztatutako hainbat ibilbide osasungarri sortu ditu hiriko espazioak eta natura-ibilbideak bateratuz; hala, adituen gomendioei jarraiki, egunean 10.000 pausu ematea ahalbidetuko da.
Ibilbide horiek egiteko, oinetako eta arropa erosoak erabiltzea; maiz hidratatzea; aldez aurretik informazioa jasotzea, trazadura norberaren profilari egokitzen zaion jakiteko; ondo elikatzea; podometro baten edo makila batzuen laguntza erabiltzea, eta ibilbideak ahal dela beste norbaitekin egitea gomendatzen da.
Kiroldegitik abiatuko gara, Nerbioi ibaiarekiko paraleloan doan pasealekuan barrena.
AP-68 autobidearen azpitik igaro ondoren, eskuinera egingo dugu kale nagusian, eta instituturantz desbideratuko gara, trenbidearen azpitik. Santo Kristo ermitara iritsi eta Mendikosolo Parkean sartuko gara; bertan, Betelurira doan bidegorria hartuko dugu.
AP-68 autobidearen gaineko zubia zeharkatu eta aurrera jarraituko dugu autobidearekiko paraleloan, Atxukarro industrialdera iristeraino. Behera egingo dugu jarraian, eta, trenbidearen azpitik igaro ondoren, Lonbo auzoa inguratuko dugu abiapuntura itzultzeko.
Abusuko Kultur Etxetik abiatuko gara eta lehendabizi eskailerak igoko ditugu eta ondoren arrapala, trenbidearen gaineko igarobidea gurutzatzeko. Eskuinerantz biratuko dugu abenduaren 22a kalean eta parke batera iritsiko gara, bertan Montefuerterantz abiatuz. Eskuineko bidea hartuko dugu Parkean sartzeko, baina gero goiko pista hartuko dugu, Malmasineko mendi-hegalak inguratzen dituena.
Buiagoitiko auzora iritsiko gara, Bilbon, eta errepideari jarraituz beherantz joango gara AP-68 errepidearekin dagoen bidegurutzera arte. Zubia zeharkatu ondoren pista batek Buiabarriara eramango gaitu, eta auzoa zeharkatu ondoren espaloitik jarraituko dugu gure ezkerraldean Bolintxu haran landaretsua utziz. Ibilbidea amaitzeko AP-68 eta AP-8 errepideen azpitik igaroko gara eta Abusura itzuliko gara Montefuerte berriro zeharkatuz.
Kiroldegitik, Lonbo auzoa inguratuko dugu eta trenbide azpitik igaro ondoren trenbide parean aurrerantz joango gara Baluarte kalean barrena. Parkera iristen garenean espaloia utzi eta ermitako aparkalekura hurbiltzen den bidea hartuko dugu. Ermitara iritsi gabe, institutuko aldapan barrena jarraituko dugu eta Mendikosolo Parkean sartuko gara goiko pistatik, hilerritik harantzago. Parkea inguratuko dugu eta Abrisketako San Pedro ermitarantz desbideratuko gara.
Bisitatu ondoren, pistara itzuliko gara eta aldapa handi bat jaitsiko dugu Goikuri auzoraino, eta ondoren Larraskoraino. Eskuinerantz joango gara eta AP-68 errepidearen azpitik igaro ondoren kale nagusia utziko dugu eta Nerbioi ibaiaren pasealekua hartuko dugu, kiroldegira iritsi arte.
bilbide honen bitartez Arrigorriagako herrigunean barrena paseo leun bat egin dezakegu.
Kiroldegitik abiatuko gara eta pasealekurantz joango gara Nerbioiren parean. Zubi azpitik igaro ondoren eskuinerantz desbideratuko gara eta atzerantz egingo dugu, ibaia zeharkatu behar dugulako Martiartu auzora iristeko. Eskuinetik jarraituko dugu jatetxeraino, eta beheko espaloitik itzuliko gara. Berriro beste ibaiertzera joango gara eta ezkerrerantz biratuko dugu pasealekuaren amaierara iritsi arte ibaiaren alboan.
AP-68 errepidearen azpitik gurutzatu eta itzultzeko bideari ekingo diogu, lehendabizi Axarte Etorbidetik eta ondoren Baruatorretik, trenbidearen parean. Amaitzeko, trenbidearen azpitik igaroko gara, Lonbo auzoa inguratuko dugu, eta kiroldegira iritsiko gara.
Ibilbideak
Ollarganeko eta Arrigorriagako tren geltokietatik, udalerriko bazter bitxienetara hurbilduko gaituzten ibilbideak abiatzen dira:
Arrigorriagako tren geltokitik abiatuta historian zehar bidaiatzeko aukera izango dugu. Izan ere, ibilbide honek Finagako ermita eta Malmasineko gailurrera joateko aukera eskaintzen digu. Finagan erromatarren garai aurreko hilarriak dituen nekropolia izango dugu ikusgai eta Malmasinen Burdin Aroko gotorlekua. PRa Montefuerteko parketik ere pasatzen da. Asko izango dira zabalgune honetan ikusi ahal izango ditugun meatzaritzako aztarnak
Arrigorriaga, Bilbo eta Gaztela arteko Errege Bidearen igarobidea izan zen antzina. Bide historiko honi jarraituz Arrigorriagako herri-guneko eraikuntza historikoak, Mendikosolobarrena eta Mintegia parkea, Abrisketako Done Peri ermita eta Ugao-Miraballeseko Burdin Hesia bisitatzeko aukera izango dugu.
Arrigorriaga eta honen auzo nagusiek ondare natural garrantzitsua dute. Hainbat mendik inguratzen dute: Upo, Pagasarri, Montefuerte. Mendikosolo eta Ollargan parkeek herriguneekin bat egiten dute guztizko harmonian.
Ollarganeko eta Arrigorriagako tren geltokietatik, udalerriko bazter bitxienetara hurbilduko gaituzten ibilbideak abiatzen dira.