Animalien kontrola
Zerbitzuaren deskribapena: Arrigorriagako Udalak egindako esku-hartzeetan etxeko animaliak bildu, lekuz aldatu, ostatatu, zaindu eta haien erabilera kudeatzeko zerbitzua.
Enpresa esleipenduna: Centro canino Quincocan, S.L.
Kexa, iradokizun edo erreklamazioetarako:
- 944 020 200
- 944 020 201
- 651 705 970
Arrigorriagako Udalak badaki oso garrantzitsua dela katuen koloniak modu egokian kudeatzea. Xede horrekin, eta animaliak izateari buruzko ordenantzarekin bat, katuen koloniak gaitu ahalko dira katuak hiltzearen ordez; kolonia horiek behar bezala esterilizatutako animalien multzo kontrolatuak izango dira, gune publikoetan egongo dira eta irabazi asmorik gabeko erakundeek eta elkarte zibikoek kudeatuko dituzte.
Horretarako, 2020. urtetik, Arrigorriagako Udala Katu Arima elkartearekin lankidetzan ari da, elkarte horretako boluntarioen sarearen bidez kolon iak behar bezala kudeatzeko eta oinarrizko albaitaritza zerbitzuak eskaintzeko.
Harrapatu, esterilizatu, askatu” metodoaren xedea da katuek eragindako arazoei konponbidea ematea. Garrantzi handia ematen zaio esterilizazioari, animalien dentsitatea kontro lik gabe handitu ez dadin. Esterilizatu, identifikatu, markatu eta modu sanitarioan tratatu ondoren, bizi ziren ingurunera itzuliko dira katuak. Katu basatiek indar handiz babesten dute haien lurraldea; horri esker, lurralde hori kolonizatzeko saiakeren aurreko oztopo bikaina dira. “Harrapatu, esterilizatu, askatu” metodoa da Osasunaren Mundu Erakundeak katuen koloniak kontrolatzeko gomendatzen duen sistema.
Harremanetarako: katuarima@gmail.com
Udalerrian aurkitutako txakurrak eta katuak jaso ditu Arrigorriagako Udalak.
Etxeko animalia horiek ostatu batean daude, adoptatu edo etxean hartu nahi dituen norbait agertu arte, bizitza hobea emango dien norbait. Zerbitzua kudeatzen duen enpresa Quincocan da.
Honi erantsirik duzun estekan, Arrigorriagan aurkitutako txakurrak eta katuak ikus ditzakezu.
Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan udalak gure udal mugarteko animaliak jaso eta zaintzeko zerbitzurako kontratatutako enpresarekin, adoptatu edo aldi baterako hartzeko izapideak egiteko.
Egin klik honako estekan:
Txakurren erabilerarako gune esklusiboa (Txakurgune) Lonbo bukaeran dago eta 2.100 m2-ko azalera du. Bertan, banku eta paperontzi batzuk daude, eta zenbait iturri eta beste zerbitzu batzuk gaituko dira.
“Helburua da guztion arteko elkarbizitza hobetzea, errespetuaren eta garbitasunaren bidez. Gogoan izan behar dugu gune batzuetan txakurrak ezin direla aske ibili”.
Erabilera arauak
Erabilera-araudiari dagokionez, txakurrak uhalik eta muturrekorik gabe sar daitezke, potentzialki arriskutsu gisa katalogatutako txakurren kasuan salbu (txakur horiek lotuta eta muturrekoa jarrita egon beharko dira uneoro, ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoak, ezarritako eran). Gorozkiak berehala jaso behar dira, nahitaez, eta ezinbestekoa da animalia uneoro zaintzapean izatea. Edozein kasutan, txakurraren jabea izango da txakurraren jokabidearen arduradun osoa. Uneoro kontuan hartu beharko dira Udal Ordenantzan ezarritako elkarbizitza arauak (uhala eramatea salbu), baita arau horiei dagokion zehapen erregimena ere.
Erabilera-arauak
- Uhalik eta muturrekorik gabe (potentzialki arriskutsuak direnen kasuan salbu).
- Gorozkiak jasotzea.
- Txakurrak uneoro zaintzapean izatea.
- Jarrera oldarkorra duten guztiak parketik ateratzea.
Debekatuta dago
- Hortzak edo ziriak dituzten uhalak daramatzaten txakurrak.
- Helduen zaintzarik gabeko haurrak.
- Janari eta edariarekin sartzea, edota erretzea.
- Edozein ibilgailu mota (bizikleta, irristailua...).
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eduki ahal izateko, AURRETIK administrazio lizentzia bat lortu beharko da; eskatzailea den pertsona edo erakundea bizi deneko udalak emandakoa, hain zuzen.
Lehenago aipatu den lizentziaren titularrek, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan eman beharko dute izena (txakurra erroldatuta dagoen herrikoan). Horretarako, lizentzia eskuratzen denetik hasita, 15 eguneko epea izango dute.
Erregistro horrek, gutxienez, datu hauek izango ditu:
- Identifikazio kodea
- Edukitzailearen datuak: izena, ohiko helbidea, NANa eta harremanetarako telefonoak
- Animaliaren ezaugarriak, identifikatzen lagunduko dutenak: adina, arraza, sexua, jaioteguna
- Animaliaren ohiko bizilekuaren helbidea
- Animaliaren funtzioa edo trebetasuna: lagun egitea, zaintzea, babestea, ehizatzea eta abar
- Lizentzia zenbakia, jaulki zen eguna eta balioa noiz galduko duen, zein organok eman zuen.
Araudia
|
|
Lizentzia eskuratzeko agiriak
-
NANaren kopia egiaztatua.
-
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusita dauden eta gehigarri diren zigorrak direla-eta, arau-hauste larri edo oso larriengatik zigorrik ez dela jaso adierazten duen zinpeko aitorpena.
-
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko ezinbestekoak diren gaitasun fisikoaren ziurtagiriaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiriaren kopia egiaztatuak.
-
Zigor aurrekaririk ez duela ziurtatzeko agiria (ofizioz eskatzen dira faxez: 944243888).
-
Argazki bat, NANeko argazkiaren tamainakoa.
Documentación para registro de perros
Parkeak eta natur ingurunea
Descripción del Servicio: SERVICIO DE GESTION DEL PARQUE DE MENDIKOSOLOBARRENA ETA MINTEGI
Empresa Contratista: NATURBASO, S.L.
Se trata de un espacio natural de 45 hectáreas de superficie, arbolado en su mayor parte por frondosas autóctonas (robles, arces, fresnos, etc.), con un lago de 1,5 hectáreas.
En este ambiente se puede disfrutar de la vista de animales como cisnes, gansos, ánades, así como de las muchas especies salvajes que pueblan el lugar.
Disponde de un área recreativa con zona de columpios, mesas de ping-pong, zona de juegos, barbacoas con mesas y bancos, casa del guarda, aulas y la taberna del parque, donde se puede disfrutar de un buen menú.
Además se puede dar un paseo en sus barcas o disfrutar los mas pequeños de su arenero, castillo hinchable y con buen tiempo jumping.parque Mendikosolobarrena es también conocido como “La Dinamita” por haber sido, durante gran parte del siglo XX, ubicación de una antigua fábrica de dinamita perteneciente a la empresa Explosivos Río Tinto. Desde este lugar se transportaban los explosivos en vagonetas tiradas por mulas hasta la estación de ferrocarril de Arrigorriaga.
Pincha aquí para obtener información sobre la ruta Mendikosolo - Done Peri (San Pedro)
Ollarganeko eta Arrigorriagako tren geltokietatik, udalerriko bazter bitxienetara hurbilduko gaituzten ibilbideak abiatzen dira:
PR-BI 15 Arrigorriagako harri gorriak
Arrigorriagako tren geltokitik abiatuta historian zehar bidaiatzeko aukera izango dugu. Izan ere, ibilbide honek Finagako ermita eta Malmasineko gailurrera joateko aukera eskaintzen digu. Finagan erromatarren garai aurreko hilarriak dituen nekropolia izango dugu ikusgai eta Malmasinen Burdin Aroko gotorlekua. PRa Montefuerteko parketik ere pasatzen da. Asko izango dira zabalgune honetan ikusi ahal izango ditugun meatzaritzako aztarnak. .
PR-BI 16 atzoko bideak, gaurko bidaiariak
Arrigorriaga, Bilbo eta Gaztela arteko Errege Bidearen igarobidea izan zen antzina. Bide historiko honi jarraituz Arrigorriagako herri-guneko eraikuntza historikoak, Mendikosolobarrena eta Mintegia parkea, Abrisketako Done Peri ermita eta Ugao-Miraballeseko Burdin Hesia bisitatzeko aukera izango dugu.
Arrigorriagako lurretan dagoen baina BFAk kudeatzen duen (hitzarmen bat baitago 2001etik) Montefuerte Eraztun Berdeko parke metropolitar bat da.
Ollargan Montefuerte parkeak hartzen duen guneari Mehatzeta esaten zitzaion, meatzaritzaren goraldian (1890 1910) mehatze asko zeudelako bertan.
Gaur egun, meatzaritzari loturiko hainbat arrasto kontserbatzen dira bertan, eta euskal kultur ondarearen parte dira; horien artetik, Boluetako Santa Ana baserriaren hondarrak, Diana meatzearen baltsa edo Segu nda meatzeko kiskalketa labeak nabarmendu ditzakegu.
Parke osoan zehar ibiltzeko bide ugari aurki ditzakegu, baita erretegiak, bankuak eta aisialdirako instalazioak ere.
Servicios de mantenimiento y control
Zerbitzuaren deskribapena: Komun publikoen garbiketa eta mantentzeko zerbitzuaren kudeaketa .
Enpresa esleipenduna: LORKE SYSTEMS, S.L.
Garbiketa-maiztasuna: ASTEARTEA-OSTEGUNA
Kexa, iradokizun edo erreklamazioetarako: 94 402 02 00
Zerbitzuaren deskribapena: espazio libre, parke, lorategi eta zuhaitzak mantentzeko zerbitzua
Enpresa esleipenduna:Arri Loralan, Jardinería, S.L.
Kexa, iradokizun edo erreklamazioetarako: 94 402 02 00 Ayuntamiento
Intsektuen kontrola (Liztor Asiarra eta arrunta)
Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen du.
Abisuak helarazteko telefonoa: Udaleko HAZ: 944020200
Beldarrak
Urteko beharren arabera jardungo da. Izurriak otsailean/martxoan agertu ohi dira. Erabiltzen diren bitartekoak: pinuen eta konif eroen goiko aldean intsektuak harrapatzeko lepokoak.
Abisuak helarazteko telefonoa: Udaleko HAZ: 944020200
Arratoi-garbiketa
Abisuak helarazteko telefonoa: Udaleko HAZ: 944020200
Arrigorriagako Udala arratoiak hiltzeko hainbat kanpaina egiten ari da urte osoan, eta, horretarako, udalerria sektoretan banatu da, auzorik edo eremurik estali gabe gera ez dadin. Hilero egiten dira, eta, bereziki, egoera delikaturen baten berri dugun guztietan. Karraskari horiek ugaritzen diren eremuak errepasatu behar dira, eta biozidak estolderia eta saneamendu sareetan utzi behar dira, ahal den neurrian populazioa kontrolpean izateko. Efektua atzeratu egiten da arratoiek edo saguek irenstea heriotzarekin lotu ez dezaten, eta, beraz, ohiko a da hurrengo egunetan desorientatuta egotea eta gehiago agertzea.
Herritarrei informazioa emateko, pegatinak jartzen ari dira jardun den eremuetan, data adierazita. Egia da intzidentzia handieneko garaiak bero handienekoak direla, baina karraskarien pres entzia egonkorra da urte osoan zehar, eta murriztu egiten da hotz handieneko garaian.
Kanpaina horiek eraginkorragoak izan daitezen, ezinbestekoa da herritarrak kontzientziatzea, jarrera batzuek arratoien presentzia erakartzen baitute. Hori dela eta, Arri gorriagako Udalak
Gomendioak:
- Ez bota hondakinak kalera, parkeetara, orubeetara edo beste eremu batzuetara (patioak, lorategiak...). Erabili zakarrontziak eta edukiontziak. Gogoan izan hau, batez ere haurrentzako jolasguneetan.
- Ez elikatu jaberik gabeko animaliak, hala nola usoak, katuak... (felinozko koloniak boluntarioak ari dira kudeatzen). Elikagai hori arratoientzat izan daiteke azkenean.
- Utzi zaborrak poltsa itxietan eta dagozkien edukiontzien barruan kontu handiz edukiontzi horiarekin). Errespetatu ezarritako ordutegia. Ez utzi zaborrik edukiontzitik kanpo.
- Zaindu eta mantendu lursail partikularretako eta baratzeetako sastrakadiak eta sastrakak, haiek deuseztatzea eta garatzea saihesteko. Garbitu fruta arbolak.
- Patioetan, bide publikoan edo beste leku batzuetan ura atxikitzeko putzuak eta puntuak saihestea. Horrela, intsektuak (eltxoak) agertzeko arriskua murrizten da, eta ur horretatik edaten duten arratoien presentzia prebenitzen laguntzen da.
- Ez altxa patioetako saretak.
Arrigorriagako Udalak, izurriteak kontrolatzeko urte osoan egiten duen lanarekin jarraitzeaz gain, herritarrek udalerrian arratoien kasu zehatzak daudenean helarazten dituzten abisuei erantzuten jarraituko du, eta eraginkorrak izan daitezkeen eta indarreko legeria betetzen duten beste metodo batzuk aztertzen ari da.
Lorategien eta hilerrien zerbitzua kudeatzea.
Esleipenduna: Arri Loralan
Tel.: 946715537
Bideak eta igogailuak garbitzeko zerbitzua kudeatzea.
Esleipenduna: Enviser
Tel.: 944243834
Udaltalde 21ek kudeatzen du
Tel.: 946712699