Euskal Azoka, tokiko produktu eta kulturaz gozatzeko hitzordua
Igandean, urriaren 18an, Euskal Azokaren edizio berri bat hartuko du Arrigorriagak, euskal kultura, tradizioa eta kalitatezko bertako produktuak uztartuko dituen hitzordu nabarmena. Udalerriko bizitza girotzeko eta sektore primario zein herriko elkarteei babesa emateko antolatutako ekitaldia goizean zehar garatuko da
Egitarauaren xehetasunak honako hauek dira:
- 10:00etatik 15:00etara: Azoka zabalik egongo da Plazan. Bertan, euskal produktuak erosteko eta bertatik bertara dastatzeko hainbat postu egongo dira: eztia, barazkiak, txokolatea, ogia, pastelak, pateak eta frutak, besteak beste.
- Halaber, On Egin elkartearen eskutik, kalitatezko taloak dastatzeko aukera paregabea izango da.
- Sagardoa eta Eusko Labeldun kalitate superiorreko elikagaiez osatutako pintxoak ere izango dira salgai.
- 12:00etan: Euskal dantzen erakustaldia izango dira pergolan, Aritz Berri taldearen antolakuntzari esker. Bertan arituko dira eskualdeko hainbat dantza-talde gonbidatu:
- Aritz Berri Dantza Taldea (Arrigorriaga)
- Bizkaiko Gaiteroak
- Oinarin Dantza Taldea (Usansolo)
- Etorki Dantza Taldea (Ugao-Miraballes)
- Agintzari Dantza Taldea (Basauri)
- Basauritar Dantza Taldea (Basauri)
Udaletik herritar guztiak animatzen ditugu igande goiza Plazan igaretzera, tokiko produktuen artean erosi eta euskararen zein euskal kulturaren inguruan giro ezin hobeaz gozatzera.