Edukira joan

Gazteria eta Nerabezaroa

Nerabezaroa

Bai herriguneko Gaztegunean baita Abusuko Gaztetxokoan ere tailer ugari egiten ditugu nerabeentzat urte osoan zehar.

Urtez urte berritzen eta tailer berriak egiten saiatzen gara. Hona hemen adibide batzuk:

  • Parkour tailerra
  • Light painting tailerra
  • Beatbox tailerra
  • Holograma tailerra
  • Arropa kustomizatzeko tailerra
  • Zirku tailerra
  • Gaztechefa

Ugariak dira 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako antolatutako aisia programak. Halloween jaia, txangoak (Break on Stage jaialdia, Barranco perdido, Virtual Bilbao, Eureka zientzia museoa, tirolina parkeak, patinaje, irteera kulturalak bai Gasteizen bai Donostian), udalekuak (multiabentura, teknologikoak, 2D animazioa, zine eta youtuber…), jolas topaketak (ping-ponga, mahai-futbola, billarra) eta egun bereziak ospatzeko tailerrak.

tailerrak

Puntu programak

​Tailerretan eta jardueretan parte hartzea sustatzeko asmoz, puntu programa jarri da martxan, gehiago parte hartzen duten neska mutilek saritzeko.

Jarduera bakoitzean puntu bat lortzen da eta gero puntu horiek sari desberdinagatik trukatu ahal dira: afaria, irteeretan leku finkoa izatea, zinema eta antzerkiko sarrerak…

Tailer edo programarik proposatu nahi duzu?

Nolanahi ere, proposamen berriak bilatzean, betiere, harrera ona egiten zaie familiek eta nerabeek proposatzen dituzten iradokizunei eta ideiei.

Izan ere, asmoa da denon artean eskaini ahal izatea onena udalerriko nerabeei. Jarri harremanetan Gazteria Sailarekin, proposamen edo kontsultaren bat egiteko: gaztegunea@arrigorriaga.eus

Gaztegunea 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako gune bat da. Bertan hauek guztiak izango dituzu eskura: ping-pongeko mahaia, billar mahaia, mahai-futbola, itua, mahai-jokoak, wifi-a eta air hockey-a…

Era berean, txoko berriak ipini ditugu, puff-ekin, nerabeek lasaiean bertan egoteko, baita wifi-az disfrutatzeko edota lagunekin egoteko ere.

Gainera, mota guztietako tailerrak egiten ditugu (gaztechefa, eskulanak, dantza, parkour eta abar antzekoak), txangoak (Break on Stage, ikasturte amaierako irteera, ihes gela eta errealitate birtuala, gabonetako irteera…), aisialdirako programak (multiabentura eta udaleku teknologikoak, jolasteko topaketak, karaokea…) programa bereziak (pasku eta gabonetako programazio berezia, egun berezietan jarduerak: M-8, M-17, E-28, U-25, San Joan gauan, Halloween…) eta zuk proposatzen duzuna.

Gaztegunea

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Ugertza Bidea, 1, 48480 - Arrigorriaga

Telefonoa:
94 600 18 76

Posta:
gaztegunea@arrigorriaga.eus

Ordutegia

  • Astelehenetik igandera: 16:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatetan: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

*Ekainean, uztailean eta irailean zerbitzua 09:00etan irekiko da eta 20:00etan itxiko da.

Gaztetxokoa 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako gune bat da. Bertan hauek guztiak izango dituzu eskura: ping-pongeko mahaia, mahai-jokoak, mahai-futbola, wifi-a…

Gainera, mota guztietako tailerrak egiten ditugu (gaztechefa, eskulanak, dantza, parkour eta abar antzekoak), txangoak (Break on Stage, ikasturte amaierako irteera, ihes gela eta errealitate birtuala, gabonetako irteera…), aisialdirako programak (multiabentura eta udaleku teknologikoak, jolasteko topaketak, karaokea…) programa bereziak (pasku eta gabonetako programazio berezia, egun berezietan jarduerak: M-8, M-17, E-28, U-25, San Joan gauan, Halloween…) eta zuk proposatzen duzuna.

Kontaktua eta kokapena

Abusu Gizarte Etxea
5. gela (2. solairua)

Helbidea:
Olatxu, 4
48003 - Arrigorriaga

Telefonoa:
944 79 29 30

Emaila:
gaztegunea@arrigorriaga.eus

Ordutegia

Asteazken, ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara.

gaztetxokoa

Udalak entseguak egiteko bi areto jartzen ditu 14 urte gorako nerabeen eta gazteen esku: bata Gaztegunean dago eta bestea Abusu Zentro Soziokulturalean. Edozein nerabek/gaztek edo musika taldek erabil ditzake probasaioak egiteko, eta horretarako ezarrita dauden ordutegietarako erreserba egin behar da. 

Erreserba nola egin dezaket? 

​Bietako edozein erreserbatzeko, aldez aurretik egitea komeni da. Bi aukera daude, edo bertara joan eta izena eman, edo telefonoz deitu: Abusu - 944 792 930 eta Gaztegunea – 946 001 876

Kontsultatu erabilera arauak (PDF 204KB).

lokalak

Gazteak

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Ugertza Bidea, 1
48480 - Arrigorriaga

Telefonoa:
94 600 18 76

Emaila:
gaztegunea@arrigorriaga.eus

Ordutegia

  • Asteazken eta ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetik igandera: 16:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatetan: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.

*Ekainean, uztailean eta irailean zerbitzua 09:00etan irekiko da eta 20:00etan itxiko da.

GAZTEGUNE - Gazte informazio bulegoa

Gazte Informazio Bulegoa (GIB ere esaten zaio) bereziki 16 urtetik aurrerako gazteentzako gunea da, eta, oro har, informazioa bilatzera bideratutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: ikasketetarako bekak, prestakuntza ikastaroak, boluntariotza, lehiaketak, Europa mailako mugikortasuna, prestakuntza ikastaroak egitea eskualde mailako enplegurako, prestakuntza hartzeko beketan parte hartzea…

GIBa zuzen lotuta dago Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin (Bizkaia Gazteak), eta, hortaz, horrek errazten du gazteekin lotutako ezin konta ahala informazio eskura izatea (proiektuak, esperientziak, lehiaketak, gazteentzako enplegu eskaintzak, bekak...). Gazteentzako enplegu eskaintzekin lotuta, hilabete oro jarriko dira ikusgai eskaintza horien eguneratzeak.

GIBaren bidez, gainera,​​ aterpekide txartela, bai norbanakoarentzakoa, bai taldeentzakoa, bidaiak antolatzeko gidaliburuak maileguan hartu ahal izango dituzu (Bidaiateka).​​

Oposizioak

Gazte Informazio Bulegoan oposizioak prestatzeko materiala dugu. Batez ere, material orokorra da, besteak ​beste, proba psikoteknikoak prestatzeko. Hala ere, berariazko beste material batzuk ere aurki daitezke. Kasu horretan, erabiltzaileak eguneratu egin beharko lituzke, prestatu behar duen oposiziorako sortu edo lortu dituen bere materialen bidez.

 

Gazte Informazio Bulegoan Arrigorriagako gazteei mota guztietako ikastaroak eta tailerrak eskaintzeko lan egiten dugu, bai lanbide batekin lotutako prestakuntza eta gaitzea ematekoak, bai aisiarakoak.

Urtez urte, ikastaroen eta tailerren eskaintza askotarikoa antolatzen dugu. Hartara, eskulangintzako tailerrak egin ditugu, uretako jarduerak (arraun surfa, kanoak, surfa, kayak...), neguko kirolak (raketak, eskia), naturako kirolak (rapela, ferrata bidea, arroila jaitsiera, espeleologia…), ingelesez edo frantsesez mintza praktika taldeak, musika tailerrak, zeinu hizkuntza, sukaldaritza, lehen laguntza tailerrak, robotika begiralea izateko ikastaroa…

Gainera, eskualde mailan lan egiten dugu, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteriari lanerako gaitzera bideratutako prestakuntza eskaintza egiteko.
Informazio guztia eskualdeko web gunean.

Prestakuntza

Pertsona bidaiari independenteei laguntza emateko zerbitzu integrala da Bidaiateka. Zerbitzu honen bidez, aholkularitza eta laguntza globala eman nahi da edozein modutara egingo den bidaia bat prestatzeko: asteburuko ibilbide bat, mendi baterako igoera, Interrailez egin beharreko bidaia, hilabete bateko oporrak Asiako herrialde batean…). 

Zein baliabide ditu?

  • Bidaiatzeko ia 400 gidaliburu ditugu, kontinente guztietakoak, eta herrialde, eskualde eta hiriei buruzkoak.
  • Gidaliburuak eta aldizkariak 15 egunerako uzten dira maileguan, eta ondoren, beste 15 egunerako berritu daiteke mailegua.
  • Hizketan aritzea laguntzeko hiztegiak, 20 hizkuntzatan.
  • Mendiko gaietan espezializatuta dauden aldizkarien eta liburuen artxibo handi bat: oinez egiteko ibilaldiak, igoerak, Donejakue bidea, alojamenduak, Euskal Herriko mendiak, Pirinioak, Alpeak, bizikletaz egiteko ibilaldiak, mendi ibilaldiak…
  • Munduko herrialde askotako enbaxadetatik eta kontsulatuetatik jasotako informazioa. Eskupaperak, liburuxkak, mapak… ditugu, ibilbideen informazioa, alojamenduena, ikusteko gauza interesgarriena, ostalaritzakoa, monumentuena, jaiena eta abarrena emateko.
  • Espainiar Estatuko probintzietako eta autonomia erkidegoetako 

Beraz, badakizu, gogoko baduzu bidaiatzea, hau duzu gune egokia. Animatu eta erabili BIDAIATEKA.

Gai honekin lotuta, Arrigorriagako gazteengan bidaiatu eta beste toki batzuk ezagutzeko nahia piztu nahi da. Horretarako, beste pertsona batzuen esperientzien berri emango da (mendizaleak, bidaia bitxiak egindakoak…), eta bidaiatzeko beste modu batzuk eta diru gutxi gastatuta egindakoak ezagutaraziko dira (low cost bidaien gaineko hitzaldiak…).Eta Bidaiateka zerbitzuan funtsezkoa den zerbait: bidaiatzen dugunean ezagutu behar dugunari buruzko informazioa ematea. Jendaurrean dugun jokaerari eragin diezaioketen legeak, eskuarki gertatzen diren arazoak, ohiturak...

bidaiateka
Oporretako azoka
Mundu osoan balia ditzakezu nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta deskontuak. Gainera, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketa merkeagoak egiteko aukera eskaintzen dizute txartel hauek.
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazte Informazio Bulegoen sarearen bidez, Nazioartekoaterpekide-txartela lortzeko aukera ematen die gazteei, modalitate guztietan (gaztea, heldua, familia, taldea).
Hala ere, Nazioarteko Ikasle eta irakasle -Txartela, Nazioarteko Kanpin Txartela eta Nazioarteko Go-25 edo IYTC txartela (International Youth Travel Card), online baino ezin dituzu lortu, eta informazio guztia honako web-este​ka honetan eskura dezakezu.
Nazioarteko txartel motak
Aterpekide txartel motak

Gazteek hainbat gaitan parte hartzea bultzatzen du Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak, lehiaketen bidez, adibidez.  Alde batetik, Udalak parte hartzen duen lehiaketak antolatu eta sustatzen dira; eta bestetik, beste udalerri edo erakunde batzuetako lehiaketen berri ematen da.

Hona hemen lan horren adibideak:

  • ArriGazte argazkilaritzako lehiaketa (sei alditan egin da jada).
  • Berdintasun Sailarekin elkarlanean aritzen gara, gazteen artean eta, oro har, gizartean berdintasun jokaerak sustatzeko, bertako >Beldur Barik lehiaketaren bidez, eta bai emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ere.
  • Eskualde mailan, Rockein!! taldeen lehiaketan parte hartzen dugu (Basauriko Udalak koordinatzen du).

Berrikuntza moduan, beste kultura, herrialde edo hiri batzuk ezagutzea bultzatu nahi da, Bidazti bidaia lehiaketaren bidez. Helburua da bidaia alternatibo eta desberdin baten proiektua aurkeztea. Horretarako, lehiakideek  zehatz-mehatz azaldu behar dute nola egingo luketen bidaia eta zer beharko luketen gauzatzeko: ibilbideak, kostuak, bisitatu beharreko tokiak edo monumentuak…

lehiaketa
Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30