Edukira joan

Gure identitatea

Arrigorriagakoa izatea berezia da, gure identitate propioa baitugu. Udalak sentimendu horretan sakondu nahi izan du, udalerriaren iraganaren, orainaren eta geroaren balioa azpimarratuz.

Horretarako, kanpaina batzuk baliatu dira, eta horietako lehena gurea bezalako udalerri paregabe baten bertuteak azpimarratzen dituen film labur bat da. Filmak herriaren aktiborik baliotsuenari egiten dio erreferentzia: udalerria bizirik mantentzen duten pertsonei.

Iraganaren garrantzia ere nabarmendu nahi izan dute Arrigorriaga Bihotzean bezalako ekintzen bidez; izan ere, dokumentalak herritarren bizipenak eta kontakizunak jasotzen baititu.

Erakundeen komunikazioa aldatu da. Arrigorriagak garai berrietara egokitu ditu komunikatzeko era, barne-marka eta kanpoko irudia. Udalerria eta bertako xarma aurkeztuko dituen film labur baten bitartez lortuko du hori. Bertan, herritarrak nabarmenduko dira, altxorrik preziatuena dira eta.

Istorio ezberdin bat da, narratiba disruptiboa duena, eta Arrigorriagako irudia sendotzen lagunduko du. Gainera, udalerriko ondare- eta natura-balioen zein ekipamendu eta leku interesgarrien balioak nabarmentzeaz gain, pertsonengan jartzen du enfasi berezia, udalerria imitaezina izatea egiten baitute.

PAREGABEA film laburrean herriko lekurik adierazgarrienak bisitatuko dira, eta paisaia, ohitura eta jaietatik ibilbidea egingo da fikziozko istorio batekin. Umorearen eta intrigaren ñabardurak ikusiko ditugu, Netflix-eko sail bat izango balitz bezala. Bertan, Arrigorriaga leku “berdingabea” izateko osagai propio eta bitxiak jorratuko dira.

Tokiko udalak sustatu du ekoizpena, eta Joseba Apaolaza aktore donostiarra izango da protagonista. Alabaina, udalerriko beste pertsona batzuk ere agertuko dira, hala nola Aitor González Iturbe, Edurne Larrinaga Etxebarria, Ana Isabel Baranda Herran (Anabel), Ieltxu Simon Herrero, Manolo González Blanco y Maika González Unanue. Ekoizpenean agertuko diren aktoreen laguntzaz gain, herritarrek ikus-entzunezko eta argazki-materialak ere eman dituzte, azken muntaian sartu direnak.

PAREGABEA 2017ko azaroaren 28an estreinatu zen.

Teaser

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30