Edukira joan

Pribatutasun politika

Herritarren www.arrigorriaga.eus web-atariaren jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak, bai eta erabiltzaileen erregistroko edukienak ere (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea), Arrigorriagako Udalarenak dira.

Administrazioek egindako edo zaindutako dokumentuak berrerabiltzeari dagokionez, Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean xedatutakoa beteko da.

Erabiltzaileak web-atariaren sarbide-datuak zaindu eta arduraz erabili beharko ditu, eta horien konfidentzialtasuna bere erantzukizun esklusibokoa izango da. Erabiltzailea da izapideak egiteko bere kontu pribatura sartuz egiten dituen jarduera guztien azken erantzulea.

Tokiko erakundea ez da erantzule izango erabiltzaileak bere sarbide-datuak hirugarren batzuekin partekatzen edo transmititzen baditu eta horrek kaltea eragiten badio herritarrei, aldez aurretik baimenik eman gabe ekintzak edo izapideak hasten direlako.

Erabiltzailearen ardura izango da izapide administratiboak egiteko bere kontu pertsonalera bidaltzen zaion informazioa zaintzea.

Orri honen bidez zerbitzurik onena eskaintzeko eta erabilera errazteko, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua eta weba bisitatzen dutenen jarduera aztertzen dira, bai eta erabilera-maiztasuna ere.

Horretarako, Interneteko Zerbitzuen Hornitzaileak egindako datu estatistikoak erabiltzen dira.

Informazio horrekin, Herritarren Web Atariaren erabilera-maiztasuna aztertzen da, konexio-datuak eta gehien bisitatzen diren atalak oinarri hartuta. Herritarren Web Atariak aldi baterako cookie-ak erabiltzen ditu, konexio-denboran gordetzen direnak eta konexioa amaitutakoan ezabatzen direnak. Ez da IP helbidea erregistratzen.

Pribatutasun-politika hau Herritarren Web Atariari bakarrik aplikatzen zaio, eta ez da bermatzen gune honekin lotzen diren esteken bidezko sarbideetan, ezta gune honetatik beste webgune batzuetara dauden esteketan ere.

Herritarren Web Atariak eskaintzen dituen zerbitzuak eta informazioa guztiz doakoak dira. Toki-erakundeak beretzat gordetzen du zerbitzua aldatzeko edo ezaugarriak edozein unetan ezabatzeko eskubidea.

Debekatuta dago Herritarren Web Ataria indarrean dagoen legeriaren aurkako edozein jardueratarako erabiltzea, eta, bereziki, modu ez-mugatzailean, honako hauek:

  • Toki-erakundeari edo hirugarren batzuei kalte egitea.
  • Eduki desegokiak eta legez kanpokoak zabaltzea, delitu-egitateak direlako, hala nola terrorismoaren apologiako edukiak, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberastasun piramidaleko eskemak, birusak, fitxategi akastunak edo kode gaiztoa, edo toki-erakundeari edo hirugarren batzuei kalte egin diezaiekeen beste edozein.
  • Zerbitzua (edo zerbitzuari konektatutako sarea edo sareak) kaltetu, desgaitu, gainkargatu edo zailtzea, edo edozein pertsonak zerbitzua erabiltzea eragoztea.
  • Izapide administratiboak egiteko kontu baterako baimenik gabeko sarbidea lortzen saiatzea, intrusio-egintzen, pasahitzak deszifratzearen edo lehen aipatu ez den beste edozein bitartekoren bidez.
  • Izapideak izapidetzeko kontua bere helburuaren arabera modu desegokian erabiltzea.
  • Zerbitzua edo haren zati bat merkaturatzea edo birbanatzea.
Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30