Edukira joan

Euskera Udalean

Euskararen erabilera normalizatzeko plana gauzatzea

Euskara Zerbitzuaren zereginik nagusietako bat da udal zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea bermatzea, eta, euskara zerbitzu zein lan-hizkuntza modura normaltasunez erabiltzeko hartu beharreko neurri guztiak hartzea.

Hizkuntza-plangintza egiteko, Arrigorriagako Udalak honako hauek prestatu eta onartu beharko ditu:

Plan estrategikoa

1) Plan Estrategikoa: bost urterako plan orokorra da; bertan Udalak helburuak ezartzen ditu, baita zelako emaitzak espero dituen bitarte horretan ere.

Hizkuntza-irizpideak

2) Hizkuntza Irizpideak: Planarekin batera, plangintzaldi bakoitzean indarrean izango dituen jarraibideak onartuko ditu.

Kudeaketa-plana

3) Kudeaketa-Plana urteko ekintza k jasotzen dituen plana da: zer, noiz, nork eta abar zehaztu egingo dituena, p lan estrategikoan aurreikusitako helburuak lortzeko programatzen diren jarduer

Planen historikoa

Testuak itzultzea eta zuzentzea

Itzulpenak

Udal administrazioa gero eta elebidunagoa bada ere, zenbait langilerentzat itzulpena neurri osagarria da, eta sistematikoa beste batzuentzat.

Zuzenketak

Euskara zerbitzuak hizkuntza bietan idatzitako kartelak, egitarauak, gutunak, eta oro har barruko dokumentazioa zuzendu ohi die euskara erabiltzen duten langileei.

Hizkuntza aholkularitza

​Euskaraz lan egin ahal izateko, kasu askotan, beharrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatzea ez da nahikoa izaten. Eguneroko lanean ahozko erabileran edo idatzizko erabileran sortzen diren hizkuntza zalantzak argitzea beharrezkoa da lana eraginkortasunez ateratzeko.

Euskaraz lan egiten duten udaleko langileei hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie.

Horrez gain, inprimakietan, karteletan, egitarauetan, prentsa-oharretan... Arrigorriagako Udalak, oro har, sortutako komunikazioetan, euskara nabarmentzeko neurriak zaintzeko aholkuak eman ohi ditu.

Recursos

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30