Mende honetan zehar Arrigorriagako biztanleriak eten barik egin du gorantz, nahiz eta batzuetan geldoago joan. Astiro hazi zen aldikada baten ondoren (1940-45), bosgarren hamarkadan gorakada handia izan zuen, 4.646 biztanletik 8.142 biztanlera igaro zenean; hau da, biztanleria %80 hasi zen. Gaur egun 12.000Gorakada honek etorkin ugari eta biztanleria gaztea ekarri zuen.
Hazkundean alderdi bi azpimarratu beharko lirateke: Bizkaiko industrialdearen inguruan egotea eta komunikabide-sare egokiaren ondoan izatea.
Azken urte hauetan dezenteko kurban sartu da eta gaur egun, 2025eko urtarrileko datuetan 11.680 biztanle ditu.
Euskararen ezagutzari dagokionez, egoera eremuko beste udalerrien antzekoa da, baina apurka-apurka gora egin du.: euskaldunak biztanleria osoaren %41,75 (4.899) dira, erdi-euskaldunak %21,92 (2.572) eta erdaldunak %36,33 (4.264), Eusko Jaurlaritzak 2021ko erroldan harturiko datuekin eginiko ikerketa demolinguistikoaren arabera.
| BIZTANLEAK (2025) | EUSKALDUNAK (2021) | IA EUSKALDUNAK | ERDALDUNAK | |||
|---|---|---|---|---|---|---|
| 11.680 | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % |
| 4.899 | 41,75 | 2.572 | 21,92 | 4.264 | 36,33 | |
Kontsultatu hemen Arrigorriagako datu estatistikoak