Edukira joan

Ohiko galderak

EUSTATen datuen arabera, hona hemen euskara jakintza-maila orokorra Arrigorriagan: 2 urte baino gehiagoko biztanleak, euskarako jakintza-maila orokorraren arabera

Euskara Arrigorriagan

  1986 ​1996 2006 2016 2021
Biztanleak 9.197 10.166 11.769 11.749 11.736
Euskaldunak 1.172 (% 12,7) 2.233 (% 21,9) 3.702 (% 31,4) 4.520 (% 38,4) 4.900 (% 41,7)
Ia-euskaldunak 1.345 (% 14,6) 2.117 (% 20,8) 2.795 (% 23,7) 2.485 (% 21,1) 2.572 (% 21,0)
Erdaldunak 6.680 (% 72,6) 5.816 (% 57,2) 5.272 (% 44,7) 4.744 (% 40,3) 4.264 (% 36,3)

 

Arrigorriagako Udal Euskaltegian:

16 urtetik gorako helduei euskara irakasteko gunea dugu hau.

Udalak 1986an zabaldu zuen eta, harrez geroztik, bide luzea du honek gure artean.

Informazioa nahi baduzu, jo ezazu hona:

Aurrez-aurreko ikastaroak herrigunean zein Abusun:

  • Urritik ekainerako ikasturtea: astean 2, 3 edo 4 egunetan.
  • Udan: ikastaro trinkoak uztailean edo irailean.

Autoikaskuntza: on-line bidezko ikastaroak:

Urritik ekainera, BOGA programaren bidez. Horrez gain, tutoretzak eta taldekako mintzapraktika.

Matrikula:

Udalak eta HABEk diruz lagunduta daudenez, matrikula-prezioak baxuak dira.

Dirulaguntzak:

  • Asistentzia eta aprobetxamendu ona izanez gero, ikastaroa amaitutakoan: Udalaren dirulaguntza eska daiteke
  • Maila gaindituz gero: HABEren dirulaguntza eska daiteke.
  • Euskara Eskura Txartela eskura daiteke hurrengo urtean ia doan ikasteko

Arrigorriagan badago horretarako egokia den mintzapraktika programa. Programa honetan euskaraz egiteko ohitura dutenak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dira euskaraz egiteko. Programari Berbalagun deitzen zaio eta euskara zerbitzuak bideratzen du Udal Euskaltegiaren bidez. Beraz, informazio zehatzagoa nahi izanez gero, onena hantxe galdetzea duzu.

Erregistroan dagoen abizenaren grafia ez bada euskal gramatikari eta fonetikari egokitzen, eta aldatu nahi baldin baduzu, Arrigorriagako Bake Epaitegian egin beharko duzu eskaria (Urgoiti pasealekua 55, 1.a).

Abizenaren euskal gramatika eta fonetika zein den argitzeko, Euskal Deituren Izendegia kontsultatu behar duzu. Orri-bazterreko inskripzioa adostu ostean, aldaketak zure ondorengoei eragingo die.

Abizena aldatzeak zure abizena jasota duten legezko ziurtagiri guztiei eragiten die: NANari, gida-baimenari, banku-kontuei, eskriturei... Ziurtagiri bakoitza legeztatzeko, ziurtagiria egina den tokian bideratu beharko duzu horretarako eskabidea.

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Kontsultatu zure abizenaren euskal grafia Euskaltzaindiaren web gunean. Euskaltzaindia.
  • Ondorengo agiriak lortu:
  1. Errolda agiria: herriguneko edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) emango dizute bertaratuta edo telefonoz eskatuta.
  2. Jaiotza-ziurtagiri literala: Zure jaioterriko Bake Epaitegian edo Erregistro Zibilean egingo dizute. Nahi izanez gero, Interneten bidez ere eskatu ahal duzu.
  3. Nortasun Agiri Nazionalaren (NANaren) fotokopia.
  4. Familia liburua: Ezkonduta edo seme-alabarik izanez gero.

Zoaz Arrigorriagako Bake Epaitegira aipaturiko agiriak lortuta hitzordua eskatu gabe.

 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30