- Ibili zaitez ibilgailuen martxaren kontrako norabidean, espaloiaren ertzetik ahalik eta urrunen, zure poltsa edo diru-zorroa espaloiaren barrualdean kokatuz, horrela “tiratzeak” saihestuz.
- Saihestu itzazu azoka, feria eta berbena bezalako aglomerazioak. Norbaitek zurekin estropezu egin ezkero begira ezazu diru-zorroa kendu dizuten. Ez galdu bistatik zure objektu pertsonalak. Erosketetan zoazenean ez zaitez distraitu. Begira itzazu arretaz zugandik hurbil dauden pertzonak eta ez galdu kontaktua zure motxila, poltsa edo argazki kamera, telefono, ipad etab. bezalako objektu pertsonalekin. Motxila eraman ezkero, jarri ezazu aurrealdean aglomerazio tokietatik igarotzen bazara. Horrela, objektuak kentzeko poltsikoak irekitzea edo motxila zulatzea saihestuko duzu.
- Beharrezko dirua baino ez ezazu eraman eta banatu ezazu poltsikoetatik. Ez ezazu eraman dirutik prakaren atzeko poltsikoan. Saiatu zaitez gainean diru kantitate garrantzitsu bat ez eramaten. Beste aukerarik ez badago, banatu ezazu hainbat poltsikotan.
- Ez eraman inoiz kreditu txartelen zenbakia idatzita, ezta agenda telefonikoaren artean ere ez. Txartela kentzen badizute, deitu ezazu berehala bankura baliogabetu dezaten. Horrela, norbaitek zure baimenik gabe erabiltzea saihestuko duzu.
- Oihu egiteak, laguntza eskatzeak, lapurra beldurtu eta beste pertsona batzuen arreta erakarri dezake.
- Erasoren bat jasatekotan, behatu itzazu erasotzailearen ezaugarri nagusiak (adina, altuera, ile kolorea, aurpegiko ezaugarriak, ihes norabidea, ihes ibilgailua, etab.), erasotzailea aurkitzeko lagungarria izango da. Erasotzaileak hainbat badira, saiatu zaitez euretako baten kontzentratzen zugandik hurbilen dagoen horretan.
- Kutxazain automatikoen zerbitzuak erabiltzera zoazenean, lehenik eta behin begiratu ezazu zure inguruan ea jasotako dirua eraman ahalko lukeen pertsona susmagarririk dagoen. Pertsona jakin batzuen inguruak zalantzarik izan ezkero, ez erabili kutxazaina momentu horretan, edo joan zaitez hurbil dagoen beste batera. Saiatu zaitez kutxazainak bulego orduetan erabiltzen eta, egotekotan, erabili itzazu barneko kutxazaina eta ez ahaztu barruan zauden bitartean atea blokeatzeaz.
Arrigorriagako Udalako Segurtasun Saila herritarrei laguntzeko zerbitzu publikoa da, haiei egunaren 24 orduetan laguntza, babesa eta informazioa emanez, betiere 112 zenbakiko eskariei erantzunez.
Gure helburua herritarrek beren eskubide eta askatasunak balia ditzaten bermatzea da -dela aurretiaz neurriak hartuta, dela geroko laguntzaren bitartez-, bai eta gizartearen funtzionamenduari, eta herritarren ongizate eta bizi-kalitateari laguntzea ere. -, bai eta gizartearen funtzionamenduari, eta herritarren ongizate eta bizi-kalitateari laguntzea ere.
Kontaktua eta kokapena
Helbidea:
Urgoiti pasealekua, 55 48480 Arrigorriaga
Telefonoa:
944 020 201
Mugikorra:
651 705 970
Nuestras Funciones
Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen 27. artikuluan xedatzen denaren arabera, eta gure zerbitzu-kartaren arabera, Udaltzaingoek honako eginkizunak bete behar dituzte:
- Udal-mugarte osoan trafikoa bideratzen, antolatzen eta zuzentzen da.
- Ordenantzak, bandoak eta gainerako lege-xedapenak bete daitezen zaintzen da.
- Delituzko ekintzei aurrea hartzeko prebentzioa.
- Genero-indarkeriaren biktimei laguntza ematen zaie Ertzaintzarekin koordinatuta.
- Eraikin, instalazio eta gune publikoak zaintzen dira.
- Lankidetza kultura-, kirol- eta gizarte-ekitaldietan.
- Lankidetza gatazka pribatuak konpontzeko.
- Laguntza istripuak edo hondamendiak direnean.
- Hala eskatzen duten herritarrei oporretan beren etxeetan izan daitezkeen ezbeharrak jakinarazten zaizkie.
- Etxeko telelaguntzako gizarte-baliabiderako laguntza.
Hauek dira Arrigorriagako Segurtasun Sailaren konpromisoak:
- Premiaz jarduteko egiten den edozein eskakizunen aurrean, erantzuteko dagoen gehieneko denbora: 5 minutu.
- Trafiko eta Bide Segurtasunaren arloan berehala jardutea eta aseguru-konpainiekin lankidetzan aritzea ezbeharretan itxaroteko denbora laburtzeko.
- Bide publikoan dauden kalte guztiak dagokion udal-arloari jakinaraztea, eta horien jarraipena egitea erabat konpontzen den arte.
- Herritarren Segurtasunari buruzko gaietan, udaltzainak bertaratzeko egiten diren eskaerei berehala erantzutea.
- Biktimei laguntza, informazioa eta aholkularitza etengabe ematea.
- Udaltzaingoaren zerbitzuak hobetzeko ekimenen programa mantentzea.
- Udalaren web-orrian dagoen informazioa mantentzea da eta etengabe eguneratzea.
Galdutako objektuak
Arrigorriagako Udaltzaingoak Objektu Galduen Bulegoa bat dauka, non titular ezezaguneko aurkitutako objektuak eman daitezke, edota galdutako objektuak berreskuratu.
Aurkitutako objektu bat uzteko:
Objekturen bat bidean aurkitzen baduzu, udaltzain bati eman diezaiokezu edo Udaltzaingoko Galdutako Objektuen Bulegoan bertan eman dezakezu. Bertan, zure datuak jasoko ditugu objektuak nork aurkitu duen erregistroa eramateko.
Galdutako objektu bat berreskuratu ahal izateko:
Zuk objekturen bat galdu baduzu harremanetan jar zaitezke Udaltzaingoarekin, 944 020 201 telefonoan, galdutako objektu honen antza duen zerbait balego. Honela izanezkero, Arrigorriagako Udaletxeko Galdutako Objektuen Bulegora hurbildu zaitezke, Urgoiti pasealekua, 53 helbidean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45etara. telefono-zenbakiaren bidez. Objektuaren jabetza erakutsi behar duzu eta zure burua identifikatu.
Oharrak
Jabeak gauza itzuli duenari gauza horren balorearen edo prezioaren hamarrena ordaindu behar dio, eta galdutako gauzak Kode Zibileko 616. artikuluan adierazitakoa baino gehiago balio badu, hogeirena ordaindu beharko dio.
Bi urte pasa ondoren jabea agertzen ez bada, galdutako gauza edo gauza horren balorea aurkitu duenari emango zaio.
Consejos de seguridad
- Pertsona ezezagunen sarrera ez erraztu.
- Pisu baxu batean bizi bazara, jarri itzazu burdin sareak leihoetan. Itxi itzazu leihoak etxetik ateratzen zaren guztietan, nahiz eta ordu erdi baino ez izan.
- Posible bada, jarri ezazu blindatutako ate bat. Jarri ezazu segurtasun kate bat atean, honen irekitze partziala ahalbidetzen dizuna.
- Konprobatu ezazu etxeko sarrera posible guztiak itxiak daudela, etxe barruan zaudenean ere bai.
- Aldatu ezazu sarraila etxe berri batean instalatzen zaren bakoitzean, giltzak galdutakoan edo obrak egon badira eta langileren batek eskura izan baditu. Baita ere, sarrailak ez duenean etxea babestearen funtzioa betetzen eta hirugarren pertsonen esku erabilitako mekanismo berrien arriskua dagoenean
- Ez utzi balio handiko objekturik etxean, eraman itzazu toki seguru batera etxean ez zaudenean.
- Ez piztu atezain automatikoa ohituraz, ez badakizu nork deitzen duen, zure segurtasuna eta auzokide guztiena arriskuan jarri dezakezu. Eskatu iezaiezu agiria zerbitzu tekniko guztiei eta konproba ezazu, beharrezkoa iruditu ezkero, horien balioa telefonoz enpresarekin.
- Ez jarri giltza eta giltzatakoetan helbidearen inguruko inolako daturik, egon zaitez adi kopiak egiterakoan eta ez utzi hauen ezkutalekuetan (zirrian, loreontzian, leihoetan).
- Atera argazkia edo markatu itzazu zure baliozko objektu guztiak hauek ezagutu ahal izateko lapurreta kasuan. Apuntatu ezazu marka, modeloa eta serie zenbaki edo fabrikaziozkoa.
- Etxera heldutakoan sarraila bortxatua izan dela ikustekotan ez zaitez sartu, aztarnak ezabatu baititzakezu edo lapurrak barruan topatu. Deitu ezazu Udaltzaingoa.
- Segurtasunez bidaiatzeko, funtsezkoa da atsedena. Bi ordutik behin gelditzea komeni da, atseden hartu eta gidatzeak eskatzen duen arreta berreskuratzeko.
Bidaia laburtzen saiatzeak ez dizu arazoak baino ekarriko. Errespeta itzazu segurtasun-mugak; hartara seguruago egingo duzu bidaia. - Udan tenperatura altuak izaten direnez, tenperatura kontrolatzeko sistemak erabiltzea komeni da, bai eta gorputza behar bezala hidratatzea.
- Deskuidurik ez! Autoa gidatzeak bost zentzumenak eskatzen ditu: ez ezazu gailu elektronikorik erabili, ez bestelako objekturik esku artean erabili, etab.
- Aztertu ezazu ondo ibilgailua bidaia abiatu aurretik. Egoera txarrean dagoen pneumatikoek istripua eragin dezakete.
- Ez ezazu gidatu bapo jan ostean, horrek arreta galtzea eta logura eragin ditzake eta.
- Erabil itzazu ibilgailuaren babes-elementu guztiak, istripua izanez gero bizitzak salbatzen baitituzte: autoan bazoaz, jantzi ezazu segurtasun uhala; motorrean bazoaz, jantzi kaskoa.
- Gidaria bazara, joka ezazu arduraz: ez ezazu alkoholik edan. Jokoan daude zure zeure segurtasuna eta bideko beste guztiena ere.
- Joka ezazu errespetuz bideko beste erabiltzaileenganako: adieraz ezazu egin nahi duzun maniobra oro, joka ezazu berebiziko kontuaz bizikletak eta oinezkoak gainditzerakoan, eta hori egitean, izan ezazu beti gutxienez 1,5 metroko alboko tartea.
Zer egin baldin eta...?
Ibilgailuaren titularrak Udaltzaingoak biltegira eramandako ibilgailua berreskuratzeko izapide jakin bat bete eta garabi zerbitzuaren tasa ordaindu behar du; hala behar denean, gainera beste tasa bat ordaindu beharko du.
Izapide hau aurrera eramateko, hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Gidatzeko baimena
- Zirkulazio baimena
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela eta IAT
- Ibilgailuen derrigorrezko asegurua.
Ibilgailuaren titularra bazara Udaletxeari eman diezaiokezu, trafiko sailean baja emateaz arduratuko dena. Horretarako ibilgailua Udal Biltegira eraman beharko duzu. Ibilgailua mugitu ezin baduzu, eta zonalde publikoan egoteko kasuan, Udaltzaingoek garabiarekin eraman ahal izango dute. Kasu honetan, garabiaren gastuak ordaindu beharko dituzu.
Gainera, inprimaki bat bete beharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren Administrazio Unitatera Arrrigorriagako Udaletxeko Hiritarren Arretarako Bulegora eraman.
Zigor Kodean jasotako delitu edo faltaren baten biktima izan bazara, Udaltzaingoaren instalazioetara etorri behar zara, salaketa egitera. Biktima izan den edo zuzenean interesa duen orok aurkez dezake salaketa, betiere Nortasun Agiri Nazionalarekin behar bezala identifikatzen bada. Falta edo delituren biktima adingabea bada, bere tutoreak edo legezko ordezkariak lagunduta etorri behar du.
Salaketei buruzko zalantzarik baduzu, zatoz gure instalazioetara edo dei egiguzu 944 020 201 telefono zenbakira, eta informazio zehatzagoa emango dizugu.
Ordaindu edo alegazioak aurkeztu aurretik, oso kontuan hartu behar duzu nola egin dizuten salaketaren jakinarazpena, gidaria bertan ez zelarik, edo gidariari salaketaren unean zuzenean emanik.
Gidaria bertan ez zelarik jakinarazitako salaketaa
Zure ibilgailuaren kontrako salaketa jaso duzu, lekuan bertan ez zinelarik. Jakinarazpena zure etxera iritsi arte itxaron behar duzu; behin etxean hartu duzularik, ordaindu dezakezu, edo egoki irizten diezun alegazioak aurkeztu.
Unean bertan jakinarazitako salaketa
Udaltzain batek trafiko alorreko arau-hauste batengatik salatu bazaitu, eta salaketa-orria orduantxe bertan eman, pertsona salatuaren datuak, isunaren zenbatekoa, puntu galduak eta beste datu batzuk agertuko dira orrian bertan. Kasu horretan, salaketa jakinarazi zaizula kontsideratzen da; ordaindu egin dezakezu, jakinarazpena etxean jaso zain egon beharrik gabe, edota - ez bazaude isunarekin konforme- alegazioak aurkeztu.
Legearen azken aldaketaren ondorioz, hogei egun natural dituzu isuna azkar ordaintzegatiko % 50eko beherapena baliatzeko edo alegazioak aurkezteko; alabaina, ez ahaztu alegaziorik aurkezten baduzu, galdu egingo duzula azkar ordaintzeagatiko beherapena.