Edukira joan

Berdintasuna

Gero eta gehiago gara eguneroko jarduera politikoan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko politikak martxan jartzen ari garenak. Udala, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izanik, ezinbestekoa da berdintasun politikak bultzatzeko orduan. Horretarako, emakumeak eta gizonak esparru guztietan, Hezkuntza, Enplegua, Aisialdia, Osasuna, Kultura, Kirola, etab…., nola bizi diren aztertzen du eta egoera hori hobetzeko ekintzak bultzatzen ditu, berdintasuna eta feminismoan haziz eta herritarren partaidetza bultzatuz. Horiez gain, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen alde ere lanean ari gara.

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Urgoiti pasealekua, 57
48480 - Arrigorriaga

Telefonoa:
944 020 200 (1022 luzapena)

Emaila:
berdintasuna@arrigorriaga.eus

Berdintasuna

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Urgoiti pasealekua, 8

Posta:
lamiaena@arrigorriaga.eus​

Telefonoa:
747 44 48 98

Instagram:
@lamiaenaemakumeenetxea

Lamiaena

Zer da?

Lamiaena Arrigorriagako emakumeentzako topagunea da, feminismoa, ahizpatasuna, errespetua eta askatasuna bezalako balioak sustatzeko, baita ikasteko eta informazioa jasotzeko lekua ere. Arrigorriagako Emakumeen etxea Udalak, elkarteek eta etxeko erabiltzaileek elkarrekin kudeatutako gunea da. Titulartasuna Udalak du, baina etxearen helburua da emakumeen esku hainbat espazio eta baliabide jartzea, elkarrekin erabakitzeko eredu baten bidez.

Zer aurkituko duzu?

Liburutegi feminista eta kafe-gela dago. Hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekimen feministak. Gela anitzak Lamianakideek edota taldeek euren ekimen feministak burutu ahal izateko… Informazio puntua dinamizatzaile baten esku.

​Dinamitzailearen ordutegia: Asteartetik ostirala arte 17:00etatik 20:00ak arte

Arautegia

Arautegia (PDF 766​KB)​

Programazioa

Programazioa (PDF 10,07MB)​

Inscripciones:

Egin Lamiaenakidea

Lamiaenakide izateak errespetua, ahizpatasuna, feminismoa eta askatasuna bezalako balioak sustazea da.Funtzionamendu-organoan parte hartzeko aukerak izatea eta urteko asanbladan parte hartu behar izatea suposatzen du.

*WhatsApp difusio talde bat dago informazioa bitartekari gabe jasotzeko.

Nola?

Nola egin espazio-eskaera eta beste dokumentu batzuk:

Lamiaena

Consejo de igualdad

Berdintasun Kontseilua

Parte hartu nahi duzu?

  • Berdintasunaren alde lan eginez
  • Berdintasun politika publikoen inguruan eztabaidatuz
  • Udal-gaien inguruan erabakiak hartuz

Urtean 4 bilkura izango dira:

Kartela (PDF 1,1MB)​​

Zer egin du azken urteetan?

Zer egin du (PDF 886KB)​​

Izena emateko:

Data esanguratsuak

Martxoak 8

LGTBIQ+

Jaiak

25 de Noviembre

Kartela (PDF​ 2,24MB)​​​​

2021eko parte-hartze prozesuan proposatutako emakumeak

Berdintasun Kontseiluak aho batez onartu zuen, 2021eko urtarrilaren 21ean, emakumeen izenen edo borroka feministaren mugarrien zerrenda bat sortzea, udal kale-izendegian emakumeak ikusarazteko. Zerrenda hori egiteko parte-hartze izaerako prozesu bat egin zen. Dokumentu honetan irakurri ahalko dituzue proposatu zituzten izenak.

Planteatutako pertsona fisikoen izenen artean, Teodosia Ortega nabarmendu zen, 23 aldiz proposatu baitzen. Proposamen kopuru handia ikusita eta herrian emagin gisa egin zuen lan garrantzitsua aintzat hartuta, Berdintasun Kontseiluak eskultura bat merezi zuela erabaki zuen, bere izena izango zuen espazio publiko bat izendatzeaz gain.

Horretaz gain, adostu zen Barua parkeari izena aldatzea, Teodosia Ortega parkea deitzeko. 2023ko martxoaren 25ean eskulturaren inaugurazio publikoa egin genuen bera goraipatzeko.

​Egun horretako albisteak hemen ikusgai:

2021eko parte-hartze prozesuan proposatutako emakumeak

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, genero-desberdinkerien adierazpenik larriena eta, batez ere, emakumeei eragiten die, baina baita sexu-genero-sexualitate sistema nagusiaren aginduak hausten dituzten pertsonek ere (hala nola, LGTBI pertsonek).

Indarkeria matxista

24 orduko telefonoa - SATEVI - 900 840 111

Arretaz entzungo dizute nor zaren galdetu gabe. Deia doan da eta ez da fakturan agertuko. 51 hizkuntzatan erantzun dezakete, baita entzun edo hitz egin ezin duten ere. Edozein motatako indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualen biktima diren emakume guztiei erantzuten diete. Familiakoei, ingurukoei eta profesionalei ere erantzuten diete.

Udal Gizarte zerbitzuak - telefono zuzena indarkeria kasuetarako - 900 840 360

Arreta, laguntza, salaketa bat ipintzeko laguntza eta prestaketa, informazio egokitua, dirulaguntzen aukerak, jarraipena eta psikologora edo aholkularitza juridikora deribatzea, besteak beste.

LGTBIQ+​​

  • Berdindu! Sexu- eta genero- aniztasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta arreta ematen duen zerbitzu publikoa.
  • ALDARTE. Lesbiana, Gay eta Transexualen arreta zentroa. Sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazio zentroa (Bilbon
  • Lege aholkularitza 
    • Eskatu zure hitzordua aldez aurretik: 944237296 -- 665734428.
    • Nahiz eta baliabide instituzionala ez izan, mailegu zerbitzua Bizkaiako Foru Aldundiarekin hitzartua du.
    • Aldarte web orria
Informazioa

Ohiko galderak

Ez. Matxismoa gizonek emakumeekiko duten nagusitasun naturalean oinarritzenden filosofia sexista bat da; ideia horretatik abiatuz justifikatzen da bai bi sexuen arteko parekidetasunik eza, bai botere harremanetan gizonen interesak, beharrak eta nahiak emakumeek dituztenen gainetik egotea ere.

Feminismoa, ordea, ez da filosofia sexista bat, ezta matxismoaren aurkakoa ere, ezbaitu aldarrikatzen emakumeak, berez, gizonak baino hobeak direnik; hala ere, feminismoa edozein matxismo motaren aurka dago.

Gizonen eta emakumeen arteko harremanak errespetuan oinarritu behar direla uste du. Sexuen artean, batek bestearengan botererik ez izatea aldarrikatzen du, eta gizonen eta emakumeen artean ezberdintasunak daudela onartzea defendatzen du, betiere eskubide berberak dituztela bermatuta.

Feminismoak gizarte osoari egiten dio mesede, eta gizonek eta emakumeek baldintza berdinekin bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidea dutela defendatzen du, arlo publikoan zein pribatuan, gaitasunak zalantzan jarriz eta erabat garatuz, askatasunez eta autonomiaz jokatuz eta bizitza osatuago eta aberasgarriagoa eraikiz.

Feminismoa XIX. eta XX. Mendeetako pentsamendu eta ekintza korronte garrantzitsuenetako bat izan zen, demokraziari eta emakumeen eta gizonen askatasun eta autonomiari ateak zabaldu zizkien.

Ez, gizon edo emakume generoarekin identifikatzen ez diren pertsonak daude, eta sexu biologikoa eta genero-identitatea bat datozen sistema arauemailearen logika bitarretik at eraikitzen dute beren nortasuna.

Beste batzuek, berriz, ez dute gogoko beste sexu bat edo sexu bakar bat. LGTBIQ+ siglak dira, kolektiboki, lesbikoa, gaya, bisexuala, trans, intersexuala eta queer izendatzen dituztenak, eta horien guztien erdian edo inon geratzen den beste edozein identitate sartzen dute + ikurraren bidez.

Pertsona bakoitza bere sexu berekoa eta bakarrekoa da, guztion pentsamendu-askatasuna eta aniztasun emozional, kultural, fisiko, afektibo-sexuala aldarrikatzen dugu. Por ello, el feminismo del Ayuntamiento de Arrigorriaga también aposta por los derechos LGTBIQ+.

La igualdad de mujeres y hombres no se refiere a que unas y otros sean idénticos, que no lo son, sino a

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak ez du esan nahi berdin-berdinak garenik, ez baikara; baliokideak izan behar dugula aldarrikatzen du, hau da, balio bera izan eta horregatik “berdinak” izan.

Ez da gauza bera parekidetasunik eza eta ezberdintasuna: berdintasunak ezberdintasunak onartzen ditu, baina, jakina, ez du parekidetasunik eza onartzen. Parekidetasunik ezak diskriminazioa eta pribilegioak ekartzen ditu; ezberdintasunak, aldiz, espezie bereko gauzen arteko aniztasuna sorrarazten du; horri esker, gauzak bereizteko aukera daukagu, baina inolako diskriminazio edo pribilegiorik sortu beharrik gabe. Nolanahi ere, ezberdintasuna parekidetasunik eza justifikatzeko erabili izan da maiz..

Praktikak egiaztatu du benetako parekidetasuna lortzeko EZ DELA NAHIKOA EMAKUMEAK ETA GIZONAK MODU BEREAN TRATATZEA; izan ere, gizartean posizio ezberdina dute eta esperientzia, premia eta interes ezberdinak dituzte (posizio ezberdinak dituzten subjektuak modu berean tratatzen baditugu, parekidetasunik ezari eutsiko diogu). Aitzitik, posizio ezberdinetatik abiatuz emaitza parekideak lortzea ekarriko duten politika eta ekintza positiboak aplikatzea beharrezkoa da.

Tradizionalki, gizonen eta emakumeen deberdinkeriak desagerrarazteko borroka eta LGTBIfobiaren kontrako borroka bereizita jorratu izan dira. Alabaina, biek daukate erro bera: matxismoa. Emakumeek eta gizonek gizarte heteronormatibo honetan dauzkaten desberdinkeriazko botereguneek bere horretan irauteko mantendu behar den genero-hierarkia hertsia dugula gogorarazten digu eraso eta hilketa bakoitzak.

Arauzko heterosexualitatean, zenbaitetan, heterosexualitatea baieztatzeko erabiltzen da generoaren zaintza (Butler, 2001). Emakumeen kontrako indarkeria emakumeak gizonen mende jartzen dituen ordena sozialari eusteko erabiltzen bada, maskulinoaren eta femeninoaren arteko mugei eusteko erabiltzen da LGTBI pertsonen kontrako indarkeria (González Pérez, 2016). Bi indarkeriak dira arauzko generoaren egiturazko harremanak indartzen dituen sistema baten parte.

Sexismoak dugun sexuaren arabera derrigortzen gaitu: genero bat eta rol batzuk ezartzen dizkigu, eta sexu-joerari dagokionez elkarren osagarri izan behar dugula aurresuposatzen du (Coll-Planas, 2013). Hortik begiratuta, LGTBIfobiak guzti-guztioi eragiten digu, eta presioa eraginez funtzionatzen du, bizi ditzakegun sexualitate ugariak edota gorpuztu nahi ditugun generoen pluraltasuna mugatzeko.

Ahalduntzearen ala jabekuntzaren kontzeptua ingelesezko empowerment kontzeptuaren hitzez hitzezko itzulpena da, eta boterea irabaztea esan nahi du. Harremana dauka emakumeok gizartean dugun eragina eta parte-hartzea handitzeko prozesuarekin, eta horrek barne hartzen du, era berean, prozesu pertsonala. Aldaketa pertsonaleko prozesu horretan, emakumeok eskubide, gaitasun eta interes propioen kontzientzia hartzen dugu eta horiek beste emakume batzuen interesekin duten loturarena ere.

Genero eta emakume hitzak ez dira sinonimoak. Generoa munduko gizarte guztietan erabiltzen da, gizon eta emakumeei dagozkien funtzioak, jarrerak, balioak eta harremanak zehazteko.

Emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunik eza gure gizartean nagusi den botere sistema patriarkaletik eratorri da, batzuei eta beste batzuei gizartean egokitutako rol edo eginbeharrengatik; hortik ondoriozta daiteke emakumeen aurkako parekidetasunik eza zuzentzeko ekintza zehatzak garatu beharra dagoela.

Botere publikoei, lehendabizi, parekidetasunik eza zuzentzeko esku har dezaten eskatu zaie, funtsezko bi tresna erabiliz: ekintza positiboa eta mainstreaming edo genero ikuspegia.Horrela, emakumeen eta gizonen egoera politika guztietan aztertu behar da. Sexuen arteko harremanak aztertuz lortuko dugu errealitatearen ikuspegi osoa.

Gizonen eta emakumeen posizioa aldatzean datza. Adibide gisa, kontziliazio politikei buruz hitz egingo dugu. Emakumeek eremu publikora sartu eta erabaki politikoak hartzeko aukera dutela bermatzeko, ardurak birbanatu egin behar dira, bai emakumeen, bai gizonen aldetik, haurrak, adinekoak eta mendeko pertsonak zaintzeari dagokionez. Hala, emakumeen eta gizonen egoera kontuan hartuko duen ikuspegi bat gehituko dugu, generoarena, alegia.

.

Garrantzitsua da genero-indarkeriaren konplexutasuna ulertzea. Emakumeek egoera horietan jasaten dituzten baldintza asko daude, hala nola, beldurra, erruduntasuna, lotsa, gizarte- edo familia- sarerik eza, edo erasotzailearen mendekotasun ekonomikoa. Beharrezkoa da emakumeak jakitea eta sentitzea gertuko pertsonen laguntza izan dezakeela: senitartekoena, lagunena, lankideena... Ez diogu epaitu behar, ezta presioa egin ere.

Erabakiak hartzeko bere erritmoa errespetatu behar dugu, eta harengana hurbiltzen saiatu (harekin hitz eginez bizitzen ari denaz, tratu txarrez…), bere emozioak eta sentimenduak baliozkotuz. Animatu gizarte zerbitzura joatea (aldez aurretik hitzordua hartu behar da) bertan entzungo diote eta azalduko diote zein baliabideak dauden. Nahiago badu SATEVI telefonora ere deitu ahal du (900 840 111) Arretaz entzungo dizute nor zaren galdetu gabe, deia doan da eta ez da fakturan agertuko, 51 hizkuntzatan erantzun dezakete, baita entzun edo hitz egin ezin duten pertsonei ere edozein motatako indarkeria fisiko, psikologiko eta sexualen biktima diren emakume guztiei erantzuten diete familiakoei, ingurukoei eta profesionalei ere erantzuten diete.

Emakumeen aurkako diskriminazio egoerak eremu guztietan ematen dira; horregatik, beharrezkotzat jotzen da administrazio bakoitzeko jarduera ildoetan genero neurriak berrikustea eta txertatzea.Hau da, berdintasunak erkidego, aldundi eta udaletako politikaren erdigunean egon behar du.

Emakumeentzako autodefentsa feminista tailerrak gaikuntza-tailer teoriko eta praktikoak dira. Tailerrek trebetasun fisikoak eta sendotasun-psikologikoak garatzea dute helburu, emakumeek haien aurka, emakume izate hutsagatik, gerta daitezkeen indarkeria-gertaerei erantzuteko.

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30