Kontaktua eta kokapena
Helbidea:
Urgoiti pasealekua, 57
48480 Arrigorriaga (Bizkaia)
Telefonoa:
944 020 200
Emaila:
hirigintza@arrigorriaga.eus
Auzoak:
Dirulaguntzak
Auzo taxi
Oficina técnica
Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia eta eraginkortasunaren egoerari buruzko informazioa emango da, baita baldintza horien balizko hobekuntzaren gainekoa ere.
Euskoregite atarian eraikinen datu basea ikusi.
Zeintzuk dira helburuak?
Eraikinaren kontserbazio egoera zein den jakitea, hauexetarako:- Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko
- Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko
- Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean
- Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko
- Higiezinen merkatua mugiarazteko
- Birgaikuntza sustatzeko
- Erosleari informazioa emateko
- Birgaikuntza eta lagunen politika bultzatzeko eta norainoko infraetxea den eta eraikitako ondarearen egoera
Zeintzuk dira nahitaez eduki behar dutenak?
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) nahitaez egin beharra dute hauexen jabeek:- Katalogaturiko edo babesturiko eraikuntza oro, antzinatasuna edo babes araubidea edozein delarik.
- 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.
- Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.
Informazio iturria: https://www.euskadi.eus/web01-a1ite/eu/
Mantentze-zerbitzua, lanak eta zerbitzuak
Arrigorriagako Udaleko obra lantaldea arduratzen da obra txikiak egiteaz, konponketak egiteaz, udal eraikinak mantentzeaz, urbanizazioa konpontzeaz eta hiri altzariak birjartzeaz, baita udal argiak konpondu eta mantentzeaz ere.
Bere zereginen artean dago, halaber, Arrigorriagako udalerrian antolatzen diren jai, kultur, kirol, hauteskunde edo bestelako ekitaldietarako behar den materiala garraiatu, muntatu eta desmuntatzea. Eta batzuetan, Udalak dituen kontratei laguntzeko lanak egingo dituzte, hala nola garbiketakoak, ingurua osorik konpondu edo jarduteko.
Zerbitzuetako kontrola (kontratistek emandakoak): lorezaintza, hondakinak biltzea, kale-plazak garbitzea, eraikin publikoak garbitzea, Mendikosolo parkea kudeatzea, hilerria, komun publikoak, eremu publikoetako jokoak eta jolas instalazioak, igogailu publikoak, hornidura eta saneamendu sareak, argiteria publikoa, animaliak biltzea, bestelako osasun zerbitzuak (arratoigabetzea, erleak, legionella…).
Igogailu publikoen zerbitzua
- Zerbitzuaren deskribapena: Igogailu publikoak mantentzeko zerbitzuaren kudeaketa.
-
Enpresa esleipenduna: THYSSENKRUPP
-
Kexa, iradokizun edo erreklamazioetarako: 94 402 02 00
Umeen jolasguneak mantentzeko zerbitzuaren kudeaketa
- Zerbitzuaren deskribapena: Umeen jolasguneak ikuskatzeko eta mantentzeko zerbitzuaren kudeaketa.
-
Enpresa esleipenduna: LAPPSET
-
Kexa, iradokizun edo erreklamazioetarako: 94 402 02 00
Zirkuitu bio-osasungarriak mantentzeko zerbitzua
- Zerbitzuaren deskribapena: Zirkuitu bio-osasungarriak ikuskatzeko eta mantentzeko zerbitzuaren kudeaketa.
-
Enpresa esleipenduna: HAG’S
-
Kexa, iradokizun edo erreklamazioetarako: 94 402 02 00