Edukira joan

Kultura

Abusu Zentro Soziokulturala

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Olatxu, 4
48003 - Arrigorriaga

Telefonoa:
944 79 29 30

Emaila:
abusu@arrigorriaga.eus

Abusu Gizarte eta Kultur Zentroa

Erabilera anitzeko eraikin honek biltzen ditu Udalak Abusu auzoan eskaintzen dituen udal zerbitzu guztiak, baita hainbat erakundek eta elkartek antolatutako programak eta jarduerak ere.

Udal zerbitzuak:

  • HAZ.
  • Kultura: ludoteka, biblioteka, erakusketak, etab.
  • Gazteria: Gaztetxokoa, entsegu gela.
  • Gizarte zerbitzuak: Oinarrizko gizarte zerbitzua, “Aukerak suspertzen” egitaraua.
  • Adinekoak: Erretiratuen etxea, “Zu Nagusi” egitaraua.
  • Enplegua: lanerako orientazioa eta ikastaroak.
  • Berdintasuna: emakumeentzako formazioa.
  • Herritarren segurtasuna: udaltzaingoaren bulegoa.
  • Udal Euskaltegia: euskarazko klaseak

Beste erakunde batzuk:

  • HHZ: Helduentzako hezkuntza zentroa
  • KZgunea

Elkarteek antolatutako jarduerak: tailerrak, ikastaroak, erakusketak, etab.

Lokalak: ekitaldi aretoa, gelak, bilera gelak, erakusketa gunea, informatika gela, musika taldeentzako entsegu gela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara.

​Ikastaro eta tailerrak Zentro Soziokulturalaren urteko eskaintzaren parte dira. Urritik maiatzera irakasten dira, eta ikastaroan zehar ikasitakoaren eta egindakoaren erakusketa bat egiten da amaieran. 

2026-2027 IKASTURTEA

Tailerrak 2026-2027 (Abusu)

Matrikulazio epeak

Izena emateko orria

Irizpideak tailerrak

​Zentro Soziokulturalak, urtean zehar, pertsona guztiei zuzendutako hainbat jarduera eskaintzen ditu.

Ludotekak

Ludoteka hau 2000. urtean ireki zen, haurrei zuzendutako euskarazko hezkuntza- eta aisialdi-jardueren proposamena eskaintzeko. Lonbo eraikinean dago, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Izen-emateak: irailean.
  • Egutegia: urriaren 5etik ekainaren 20ra.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:30 - 19:30.
  • Eskola-oporretako ordutegia: 10:30 - 13:00.
  • Adina: 4 - 10 urte.
  • Jarduerak: jolasak, tailerrak, psikomotrizitatea, antzerkia, irteerak, etab.

Udako ludoteka:

  • Izen-emateak: maiatzean.
  • Egutegia: uztaileko lehen hiru asteak.
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00.
  • Haurtzaindegia: 9:00 - 10:00 eta 14:00-15:00
  • Adina: 4 urte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Abusu Gizarte Etxearekin, 944792930 telefonora deituz edo abusu@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz. 

2026-2027 IKASTAROA

Eskabidea

Kartela eta informazioa

Abusuko ludotekak 1995ean ireki zituen ateak, auzoko haurrei euskarazko hezkuntza- eta aisialdi-jardueren proposamena eskaintzeko asmoz. Gizarte Etxean dago kokatuta, eta honako ezaugarri hauek ditu:

  • Izen-emateak: irailean.
  • Egutegia: urriaren 5etik ekainaren 20ra.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:30 - 19:30.
  • Eskola-oporretako ordutegia: 10:30 - 13:00.
  • Adina: 3 - 10 urte.
  • Jarduerak: jolasak, tailerrak, psikomotrizitatea, antzerkia, irteerak, etab.

Udako ludoteka: 

  • Izen-emateak: maiatzean.
  • Egutegia: uztaileko lehen hiru asteak.
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00.
  • Haurtzaindegia: 9:00 - 10:00 eta 14:00 - 15:00
  • Adina: 4 urte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Abusu Gizarte Etxearekin, 944792930 telefonora deituz edo abusu@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz.

2026-2027 IKASTAROA

Eskabidea

Kartela eta informazioa

Ludoteka Abusu

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Olatxu, 4
48003 - Arrigorriaga

Telefonoa: 
944 79 29 30

Posta:
abusu@arrigorriaga.eus

Lonbo Aretoa

Erabilera anitzeko eraikin honek udal-zerbitzuak eta hainbat erakunde eta elkartek antolatutako jarduerak eta programak hartzen ditu bere geletan.

  • Udal zerbitzuak: Antzokia
  • Elkarteen jarduerak: tailerrak, prestakuntza-ikastaroak, bilerak.
  • Lokalak: Antzokia (228 besaulki dituena), ludoteka, ikasgelak, dantza-aretoa, informatika-gelak.
  • Ordutegia: programazioaren eta jardueren arabera.

Liburutegiak

Arrigorriagako Udal Liburutegia (kaskoa) Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren barruan dago.

Arrigorriagako erdiguneko liburutegiaren ordutegia honako hau da: Astelehenetik-ostegunera, 16:00etatik 20:30era; ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara. Aste Santuan, udan eta Gabonetan, 10:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

22.255 dokumentuko funts batekin eta hainbat jarduera eskaintzarekin (ipuin-kontalariak, irakurketa- eta idazketa-tailerrak, eskola-bisitak, etab.), herritar guztien irakurketa-, kultura-, informazio- eta ezagutza-beharrei erantzun nahi die, baldintza berdinetan.

Edurne Garitazelaia Kultur Etxeko lehen solairuan dago, eta areto orokor bat du. Bertan, maileguak, itzulketak eta informazio-trukeak egiteko jendearentzako arreta-mahaia eta egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko hemeroteka bereizten dira. Haurrentzako gela bat ere badu, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei egokitutako dokumentuekin eta materialarekin.

Horrez gain:

  • Liburutegien arteko mailegua.
  • Liburuen atalean izan diren azken nobedadeak eskaintzen ditugu eta liburuak erosteko iradokizunak egiten ditugu.
  • Wi-Fi sarea dohainik.
  • www.liburubila.euskadi.eus Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo kolektiboa
  • www.eliburutegia.euskadi.eus mailegu digitalerako plataforma

2026-2027 IKASTURTEA

Tailerrak 2026-2027 herriguneko liburutegia

 

Arrigorriagako Udal Bibliotekak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude

Abusuko Bibliokaren ordutegia honako hau da: Astelehenetik-ostegunera, 16:00etatik 20:30era; ostiraletan, 16:00etatik 20:00etara. Aste Santuan, udan eta Gabonetan, 10:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

Abusuko liburutegian programazioa zabala eskaintzen dugu, jarduera ugari antolatuz irakurzaletasuna sustatzeko, bai haurrentzat bai helduentzat. Eskolako bisiak antolatzen ditugu eta hainbat ikastalderi tailerrak eskaintzen dizkiegu ikasturtean zehar.

20.000 tik gora​ dokumentu ditugu eskuragarri (liburu, pelikula zein dokumentu elektronikoak), eta eLiburutegia (http://www.eliburutegia.euskadi.eus/) plataforman beste 15.000 tik gora liburu digital eta on-line filmak eskaintzen ditugu liburutegiko txartelarekin.

Helduen irakurle taldeak eta sormen idazketa tailerrak mantentzen ditugu azken urteotan.

Horrez gain:

  • Sesioak eskaintzen ditugu katalogoa erabiltzen www.liburubila.euskadi.eus eta maileguak luzatzen ikasteko
  • Liburuak, DVD-ak eta CD-ROM-ak doan mailegatu daitezke, 15 eta 7 eguneko epean, hurrenez hurren, eta epe hori birritan luza daiteke. Horrez gain, liburuen erreserbak ere egin daitezke.
  • Liburuen atalean izan diren azken nobedadeak eskaintzen ditugu eta liburuak erosteko iradokizunak jasotzen ditugu.
  • Haurrentzako txoko bat dugu, bereziki 8 urtera arteko haurrek erabili dezaten.
  • Ikasle-aretoa zabalik egoten da azterketa garaian.
  • Liburuak etxera eramaten dizkiegu kalera irtetzeko zailtasunak dituzten auzotarrei.

2026-2027 IKASTURTEA

Tailerrak 2026-2027 Abusuko liburutegia

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Olatxu, 4
48003 - Arrigorriaga

Telefonoa:
944 79 29 30

Emaila:
abusu@arrigorriaga.eus

Kultur etxea

​​Arrigorriagako Kultur Etxea tokiko talde eta elkarteek eta Udal Zerbitzuak berak antolatutako jardunaldi zein jarduerentzako elkargunea da. Honakoak ditu erabilgarri:

  • Liburutegia-Hemeroteka
  • Ikaskuntza-Aretoa
  • Proiekzio eta entzunezkoen aretoa
  • Arte plastikoen tailerra

Beste zerbitzu batzuk:

 

Kontaktua eta kokapena

Helbidea:
Paseo Urgoiti Kalea, 8
48480 - Arrigorriaga

Telefonoa:
946 71 23 61​​

Kultur etxea
Kultur etxearen barrualdea
KZgunea

​Kultur Etxeak, urtean zehar, hainbat jarduera eskaintzen ditu:

2026-2027 ikastaroa

Tailerrak 26-27 (herrigunea) 

Matrikulazio epeak 

Izena emateko orria

Irizpideak tailerrak

 

XXX. Nazioarteko Pailazo Jaialdia

El festival de Clown, payasas​ y payasos de Arrigorriaga, es un certamen in​ternacional que cumple su XXXI edición.​

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30