Edukira joan

Euskera udalerrian

Udalerriko plana

​Arrigorriagak urte asko daramatza euskara indartzeko ahaleginetan eta horretarako, urte anitzeko planak diseinatu eta bideratu izan ditu, beti ere honako helburuarekin: euskara Arrigorriagako ohiko hizkuntza gisa trinkotzea. Plan honek gizarteko esparru gehienetan euskara sustatzeko neurriak eta proiektuak jasotzen ditu.

Hemen ikus dezakezu Arrigorriagako Udalak 2018ko abenduren 20an onartutako azkeneko plan estrategikoa:

Arrigorriagako euskara sustatzeko ekintza plana 2018-2022

Arrigorriagako Udalak onartu eta abian jarritako Euskararen plan estrategikoak eta sustapen-planak honako hauek izan dira:

Euskeraren erabilera

​Euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreak honako hauek dira: hiztunen kopurua, hiztunek euskaraz egiteko duten gaitasuna edo erraztasuna eta aukerak, inguruan harreman sare euskalduna izatea, hots, familian, lagunartean, auzoan, kalean, sarean eta esparru formalagoetan solaskide euskaldunak izatea, eta, azkenik, hizkuntzen arteko oreka eta berdinkidetasun soziala helburu duen kontsentsuak elikatzen duen hizkuntzarekiko atxikimendua. Beste maila batean bada ere, eragina du, eta ez nolanahikoa, hizkuntzaren bizitasunaz, indarraz edo adierazkortasunaz dugun pertzepzioak; azken batean, hizkuntzak duen egiazko balio funtzional eta sinbolikoaz dugun usteak.

​Euskararen erabilera normalizatzeko planean tokiko administrazio bakoitzak bere jardunean burutuko duen hizkuntza politikaren nondik norakoak jasoko ditu.

Euskararen erabilera normalizatzeko plana deskargatu (PDF 11,7MB)

Euskara Arrigorriagako Merkataritzara programaren helburua Arrigorriagako merkataritzan euskararen erabilera indartzea eta bultzatzea da.

Udalekuak

Udalak herriko umeentzako udalekuak antolatzen ditu uztailean zehar herrian bertan (herriko eskolan eta kiroldegian) eta umetxoek hainbat jarduera, tailer, joko, txango eta abar egiteko aukera dute...

Gazteak euskaldundu

Programaren helburua: bertsolaritzaren bitartez gazteen ahozkotasuna lantzea. Ikasleek gai ezberdinak erabiliz bertsoak sortzen dituzte eta liburuxka batean jasotzen dira.

.

Azoka

Urriko hirugarren igandean, Arrigorriagako udaletxearen ingurua girorik onenaz betetzen da Euskal Azoka ospatzeko, baserriko produktuak saltzeko eta dastatzeko hainbat postu izan ohi dituena. Ekintza honi lotuta beste jarduera batzuk antolatzen dira; besteak beste, herri kirolak eta dantzen erakustaldia.

Ferien gida deskargatu (PDF 8,9MB)

Euskal Astea (PDF 1,09MB)

Arrigorriaga Kantari 2017 (PDF 330KB)

Aisialdiko begiraleentzako ikastaroak

Ikastaro honen helburua da beharrezko ezagutza eta baliabideak eskaintzea, haur edota gazte taldeen jarduerak dinamizatzeko.

Ikastaroaren programak eta edukiak hainbat alderdi jorratzen dituzte hala nola, talde dinamika, heziketa berezia, dibertsitatea, psikologia ebolutiboa eta naturaren pedagogia, besteak beste.

Informazio gehiago (PDF 137KB)

Abenduaren 3ko programa

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz hainbat jarduera antolatzen ditugu udal liburutegietan, ikastetxeetan eta udalerrian egiteko.

 

Programa Euskal Astea

Euskal astea programaren helburua euskara eskola eremutik ateratzea da, haurrek eta gazteek euskara ikastetxea ez den gainerako eremuetan erabiltzea. Aste beteko programa da eta jarduera ugari antolatzen dira; esaterako, antzerkia, herri kirolak, hitzaldiak, jolasak.

Euskal Astea 2021 (PDF 4,10MB)

"Olgetan" programa

Olgetan programaren helburua, euskararen ezagutza sendotu eta erabilera sustatzea da. Programa udaleku formatua izango du eta 2021eko ekainaren 28tik uztailaren 26ra bitartean antolatuko da bi txandatan. 9 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago (2010-2012) eta izen-ematea ekainaren 14tik 18ra egingo da.

Ezaugarriak (PDF 146KB)

Eskabide-orria (PDF 171KB)

Euskararen kalitatea

​

Hizkuntza eroso eta erraz hitz egin eta erabiliko bada, elikatu egin behar da, euskarazko edukien bidez eta horiek sortzen dituzten euskal eragileen bidez (hedabideak, argitaletxeak, ikastetxeak, zientzia-eragileak, etab.). Euskal hiztunak euskaraz behar ditu ereduak eta edukiak, bere hizkuntza jarduna aberasteko.

Euskararen erabilerak bi arlo nagusi ditu: bata sorkuntza eta bestea kontsumoa. Beraz, lehenik eta behin, euskarazko kalitatezko sorkuntza sustatu eta babestu behar da eta, horrekin batera, euskarazko kontsumoa indartu behar da ikuspegi askatzaile batetik euskal kulturaren industriarekiko, ekoizleekiko eta sortzaileekiko.

​Ipuin eta Letren Terrazak 2021

EUSKARA ZERBITZUAK ETA HERRIGUNEKO UDAL LIBURUTEGIAK URTERO ANTOLATZEN DUTEN IPUIN ETA LETREN TERRAZA PROGRAMA EKAINAREN 21EAN HASIKO DA.

Programaren helburua, 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilen artean euskarazko ipuinen eta liburuen irakurketan zaletzea eta euskarazko idazkera sustatzea da.

Programa ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 8an amaituko da. Astelehenetik ostiralera izango da, 17:30etik 19:30era bitartean Agirre Lehendakariaren parkean (eguraldi txarra eginez gero, Euskaldun Berria erakusketa gelan).

Sarrera librea izango da eta izen-ematea ez da beharrezkoa izango.

Momentuko osasun egoeraren arabera hainbat saio antolatu eta umeak gune ezberdinetan banatuko dira: irakurketa gunea, tailerren gunea eta ikuskizunen gunea.

Irakurriz gozatu ekimena

Helburuak bi dira: bata, gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea eta, bestea, euskarazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzea.

Xede horiek lortzeko Gaztezulo aldizkaria tresna gisa erabiltzen da paper formatuan eta herriko ikasleen artean banatzen da Actividad cultural

Corpues plangintza eta euskeraren erabilera

​
​Lagunarteko hizkerarekin solasean

Gazteei zuzendutako programa bat da. Programaren helburua: ikastaro honen bitartez, gazteek hizkuntzekiko eta bereziki euskararekiko jarrera kontzientea hartzea lortu nahi da. Adina: DBH 3. eta 4. mailak.

Apelliduak abizendu kanpaina

Kanpaina honen helburua da herritarrei jakinaraztea zeintzuk diren eman behar dituzten urratsak euren izen abizenen grafia euskarara aldatzeko.

Informazio gehiago (PDF 164 KB)

Zuztarretatik ahora

Los municipios de la comarca del Nerbión-Ibaizabal, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes y Zaratamo, impulsaron el proyecto denominado “Zuztarretatik Ahora”. El objetivo del proyecto: recopilar, clasificar y difundir el patrimonio etnográfico, lingüístico y cultural vasco de la comarca del Valle del Nervión-Ibaizabal.

Descárgate la guía completa (PDF 2,87MB)

Zuztarluze txapelketa

Zurtarretatik Ahora programan jasotako ondare horren gizarteratzean beste urrats bat eman nahi izan genuen. Horren ondorioz, Zuztarluze interaktiboaren diseinua eta garapena egiteaz batera bertako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ondare horrekin jolasteko eta txapelketa bat gauzatzeko egitasmoa landu zen.

Egutegi toponimikoa

Herri bateko historia modu askotara idazten da. Euretariko bat herri horretako ibai, mendi, baserri, landa, paraje eta bestelako leku-izenen bidez adieraztea da. Arrigorriagako toponimia ikerketu egin zenean ohartu ginen ikerketa honetan egindako hainbat argazki, toponimo eta informazio toponimiko baliogarriari etekina atera behar geniola. Hori dela eta, udalak egutegi bat egitea erabaki zuen. Egutegian aintzinako eta gaur egungo argazkiak agertuko dira eta testu txikien bitartez Arrigorriaga herriaren inguruko hainbat pasadizo ezagutuko ditugu. Egutegi honek helburu bi izango ditu batetik, Arrigorriagako hainbat toponimo ezagutzera eman eta, bestetik hizkuntza paisaian eragitea, urte osoan eskegita eta denok begiratzen dugun euskarria etxe, lantoki, eta ikastetxeetan euskararen presentzia txiki-handi bermatzea.

Egutegi handia (PDF 10,2MB)

Egutegi txikia (PDF 6,27MB)

Comienza el plazo para solicitar el libro "Arrigorriaga, gure bazter kutunak" que presentamos la semana pasada sobre la toponimia de Arrigorriaga

La semana pasada presentábamos el libro “Arrigorriaga, gure bazter kutunak”, un trabajo divulgativo donde se recogen datos históricos de los topónimos de Arrigorriaga y donde se pueden ver las denominaciones que ha tenido cada nombre de lugar a lo largo del tiempo.

Esta semana comenzaremos a enviar a todas las casas un díptico divulgativo de cómo obtener el libro. Será gratuito y podrá solicitarse del 3 al 7 de mayo así:

  • Mandando un mensaje electrónico a la dirección haz-sac@arrigorriaga.eus
  • Llamando por teléfono al SAC del casco 944 020 200 o al de Abusu 944 792 930.

Una vez solicitado, podrán recogerse, como decíamos, de forma gratuita, del 10 al 14 de mayo en los siguientes lugares y horarios:

En las oficinas del SAC del casco o de Abusu de lunes a viernes a las mañanas (de 09:00 a 14:00).
En las bibliotecas de la Casa de Cultura o del Centro Sociocultural Abusu de lunes a viernes a las tardes (de 17:00 a 19:00).

Cartel (PDF 191KB)

Libro (PDF 25,6MB)

​Euskal produktuen katalogoa

Katalogoaren helburua euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak eta eurei buruzko informazioa gurasoen eskura jartzea da. Katalogoan musika arloko produktuak, informatika arlokoak, bideoak, DVDak, liburuak, komikiak, jostailuak, jokoak edota aldizkariak agertuko dira.

Aurtengoa 23.edizioa da. Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta jasotzen dituzten produktuak bi atal nagusitan erakusten dituzte: atal bat 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua, eta bestea, 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua.

Euskarazko produktuen katalogoa: haurrak 2024-2025 (PDF 3,17MB)

Euskarazko produktuen katalogoa: gazteak 2024-2025 (PDF 6,92MB)

Euskararen jabekuntza

​Euskararen jabekuntza edo eskuratze-prozesuan hiru esparru bereiz daitezke: familia bidezko transmisioa, alde batetik, euskarazko irakaskuntza, bestetik, eta helduen euskalduntzea edota euskalduntze-alfabetatzea, azkenik. Euskara lehen hizkuntza modura belaunez belaun transmititzen da, baina prozesu horretan eskolak ere zeresan handia du. Horrezaz gain, eskolak euskara bigarren hizkuntza gisa transmititzen du, helduen euskalduntzeak bezala.

Berbalagun

Berbalagun proiektuaren helburua da aukera ematea gazteei eta helduei dakiten edo i​kasten ari diren hizkuntza erabiltzek

Díptico Berbalagun (PDF 1,16MB)

Berbalagun
Becas de Euskera

Arrigorriagako Udalak euskara bekak emango ditu euskara ikasten ibili direnentzat. Eskaera epea ekainaren 15etik irailaren 30era arte zabalik egongo da

Udalak 11.750 € bideratu ditu deialdi honetara eta hiru beka mota eskainiko ditu: ordaindutako matrikularen % 50 babestuko duen beka arrunta, % 75 babestuko duen beka berezia eta joanetorrietarako beka Abusukoentzat (32,30 € hilean klaseak egunero badira, eta gainontzekoetan modu proportzionalean). Beka eskatzen dutenek Arrigorriagan erroldatuta egon behar dute, eta ikastaro arruntaren edo trinkoaren % 85a egin behar izan dute gutxienez.

Dirulaguntza eskatzeko beharrezkoa izango da eskabidea betetzea eta udaletxeko edo Abusuko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztea ekainaren 15etik irailaren 30era. Udal Euskaltegiko ikasleek, euskaltegian bertan egin dezakete.

Dirulaguntzak 2022-2023 ikasturtean udal Euskaltegian edo, orohar, HABEk homologatutako zentroetan euskara ikasi dutenei zuzenduta dago. Eskabidea e​ta bekaren oinarrien informazio guztia Udalaren webgunean: https://labur.eus/L5pkW

Beka hau gobernu taldeak Arrigorriagan hobeto bizitzeko 100 neurrien planean jaso zuen 23. neurriari dagokio: euskara, denona eta denontzat.

  • Kartela (PDF 793​KB)
  • ​​​Eskabidea (PDF 883KB)
  • Hirugarre​nen erregistroa (PDF 1,45MB)​
"Nahi dudalako!" kanpaina

La campaña “Nahi dudalako!” tiene como objetivo principal que las y los jóvenes que cursen 3º y 4º de Educación Secundaria Obligatoria (ESO) elijan también el modelo en euskera en sus estudios posteriores y facilitarles toda la información necesaria para ello, tanto a las y los jóvenes como a sus padres y madres.

Toda esta información está disponible en la página web www.nahidudalako.eus, donde se podrá consultar la oferta de Formación Profesional o de la Universidad en euskera. Y junto a ello, de cara al futuro, les servirá para despejar una serie de dudas que puedan tener.

Ume elebidunen gurasoen gida

Gida honetan hainbat aholku batu dira umeak-gurasoak bikotea eta eleaniztasuna ardatz hartuta gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolatuta.

Umeak-gurasoak bikotea eta eleaniztasuna ardatz hartuta gurasoek egin ohi dituzten galderei  erantzuteko  gida  da. Liburuxka Alma Flor Ada eta Colin Baker irakasle entzutetsuen Guía para Padres y Profesores de Niños Bilingües, liburuan oinarrituta dago.

Gida osoa (PDF 1,5MB)​

Guraso elebidunentzako gida
D ereduko kanpaina

​Kanpainaren xedea 2-3 urteko haurren aurre-matrikulazioan eragitea da. Kanpaina honetan D ereduaren alde onak azpimarratzen dira.

Honako informazio hau bidaltzen zaie:

  1. Umeak euskarazko ereduetan matrikulatzeaz sentiberatzeko gurasoei zuzendutako Arrigorriagako alkatearen gutuna.

    Alkatearen gutuna deskargatu (PDF 194KB)

  2. D ereduaren abantailak eta onurak zeintzuk diren.

    Triptikoa deskargatu (PDF 12 KB)

  3. Oparitxoa: neurgailua.

BitaminaD
Programa Berdinean Euskaraz

Berdinean, Euskaraz izeneko programaren helburua honako hau da:

  1. Familia esparruan: euskaraz dakiten haur zaintzaileen zerrenda osatu eta gurasoen eskura ipini.
  2. Euskaraz dakiten aisialdirako begiraleen zerrenda osatu.
  3. Kirol begiraleen zerrenda egin eta zabaldu.

Izan ere, programa honek helburu nagusi bi ditu batetik, esparru desberdinetara euskararen erabileran eragitea eta bestetik, Euskara Zerbitzuaren bidez sortzen diren zerrendak interesa daukaten pertsonen artean zabaltzea.

Berdinean euskaraz

Hala ere, udalak bitartekaritza lana baino ez duela egingo azpimarratu behar da. Zerrendan agertzeko eskatzen diren datuak pertsonalak direnez euren erabilera egokiari buruzko indarrean dagoen araudiari atxikita daude eta ematen diren helbururako baino ezin izango da erabili.

Hori dela eta, beharrak areagotuz doazen neurrian, eremu hauetan laguntza eskaini nahi diegu bai guraso bai kultur elkarteei, jende euskalduna behar izatekotan zerrendak eskura izan ditzaten.

Kurrikulumak jasotzeko epea apirilaren 12tik 29ra izango da.

Deskargatu informazioa (PDF 3,53MB)

Programa Gurasoak motibatzen

Programa honen helburua gurasoak sentsibilizatzea eta motibatzea da, beren seme-alabei euskara transmititu diezaieten, hainbat hitzaldi emanez.

Campaña Eman giltza

"Eman giltza" leloa daraman kanpainaren helburua, euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantzia nabarmentzea da. Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptikoa da hau.

Kanpainaren oinarrizko euskarria www.emangiltza.eus web orria da. Webguneak gurasoentzat transmisioa bermatzeko giltza izango diren aholkuak, tresnak eta baliabideak batzen ditu. Gainera hainbat gurasoren testigantzak ere sartu dira eta beste guraso batzuek izan ditzaketen kezka, beldur edota bestelako zalantzak argitze eta uxatze aldera.

Gainera, umeen adinaren arabera opari ezberdinak banatuko dira, besteak beste adur-zapiak, askarirako poltsak eta Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua. Hitzaldi osagarriak ere eskainiko dira Iñaki Eizmendi eta Paula Kasaresen eskutik.

Kanpainaren hartzaileak adinaren arabera sailkatuko dira eta materialaren banaketa ere adinaren arabera egingo da:

  • 2019an, 2020an eta 2021ean jaiotakoei, hau da, jaioberriei eta 1 eta 2 urte dituzten umeei adurzapia eta idatzizko materiala bidaliko zaie.
  • 2017an eta 2018an jaiotakoei askaria sartzeko poltsa eta idatzizko materiala bidaliko zaie, hau da 3 eta 4 urteko umeei.
  • 2016an eta 2015ean jaiotakoei idatzizko materiala bidaliko zaie eta ume elebidunen gurasoentzako gida.

Deskargatu diptikoa (PDF 3,47MB)

Askari-poltsa
Adur-zapia

Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua

  • Herriko establezimenduei (oharrak, gutunak, menuak, prezio-zerrendak...)
  • Herriko elkarteei (gutunak, kartelak, bileren deialdiak, instrukzioak, …)
  • Herriko enpresei (faktura-ereduak, gutunak, errotuluak...).
  • Interesdunak edo taldeko norbaitek euskaraz egiteko gaitasuna badu, euskaraz ekar dezan animatzen dugu. Udalak, kalitatea bermatze aldera, zuzenketak eginez lagunduko dio.
  • Zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez ere 5 orrialdeko dokumentuak zuzenduko dira (9.000 letragune).
  • Testuaren gehienezko luzera: 3 orrialde (5.400 letragune).
  • Itzulpenen lanak beti izango dira gaztelaniatik euskarara.

Baldintza orokorrak

  • Testua zabalpen publikorakoa edo behin eta berriz erabiltzekoa izatea: kartelak, errotuluak, publizitate-orriak, inprimakiak, material-zerrendak, fakturak, menuak...
  • Gaztelaniazko testuak argi idatzita egongo dira eta, ahal dela, euskarri informatikoan entregatuko dira, posta elektronikoaren bidez.
  • Zerbitzua eskatzerakoan, idatzia sortu duenaren edo arduradunaren izena eta telefono-zenbakia beharko ditugu, zalantzaren bat sotuz gero argitzeko. Era berean, bidalitako testuaren helburua zehaztu beharko da.
  • Zuzendu beharrekoa aurrez eskatzaileak euskaratutako bada, jatorrizko testua ere ekarri beharko du.
  • Epeak: eskatutako lanaren arabera jakinaraziko zaio eskatzaileari noizko egin ahal izango den.

Bidal ezazue testua ondorengo helbidera: zelan@arrigorriaga.eus

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30