Kale antzerki ikuskizun ibiltari batek Bizkaiko Foru Berriaren 500. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean Arrigorriagan
Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko (1526-2026), Arrigorriagak "Foru Bizia" proiektua hartuko du datorren azaroaren 14an, larunbatean. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimen honek Hortzmuga Teatroaren eta herriko Aritz Berri Dantza Taldearen lankidetza dakar.
Ikuskizuna arratsaldeko 19:30ean abiatuko da Urgoiti pasealekutik, eta kale-ikuskizun ibiltari formatua izango du. 90 minutuko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta estruktura erraldoiak, argiak eta soinua uztartuko ditu ikusleak mendeurrenaren bidaia honetan murgiltzeko.
Ondoren, ibilbidea Udaletxeko Plazan amaituko da. Bertan, kantu, dantza eta ikus-entzunezko jarduerak garatuko dira, eta ospakizunari amaiera emateko piroteknia txiki bat ere egongo da.
Proiektuaren helburuetako bat herriko kultur eragileen eta euskal folklorearekin lotutako taldeen partaidetza sustatzea da, eta, horren adibide garbia da Aritz Berri Dantza Taldearen laguntza estua.
Udaletik herritar guztiak animatzen ditugu larunbat honetan ospakizun berezi honetaz gozatzera hurbiltzera.