Edukira joan

Araudia

Araudi orokorra, fiskala eta urbanistikoa

​Atal honetan Arrigorriagako Udaleko araudi orokor eta fiskalari dagozkion ordenantzak, araudiak eta bestelako xedapenak bildu dira; toki ​entitatearen diru-sarrerak, jarduerak eta zerbitzuak arautzen dituzte. Horrez gain, plangintzaren arau subsidiarioei buruzko informazio eskuragarri guztia ere bildu da, memoria, hirigintza araudiak eta planoak barne. .

Araudi orokorra

Araudi fiskal eta kudeaketakoa

Planteamenduko arau urbanistikoak

​​Indarrean dagoen plangintza Arau Subsididiarioetako Lehengo Berrikustea da (B mota), 1999eko otsailaren 8an behin betiko onartu zirenak.

Planoak

Decretos de nombramientos

Araudia sailez sail

  • 3/1988 Legea, otsailaren 12koa, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Legea dena.
  • 38/2003, Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra dena.
  • 10/1990 Legea, urriaren 15ekoa, Kirolaren Legea dena (BOE, 249)
  • Jarduerak egiteko eta zerbitzuak emateko tasa arautzen duen ordenantza.

Ikusi kirolari buruzko araudia ondoko web-orrian: www.kultura.ejgv.euskadi.net (Kirol Saila, araudia)

​Hizkuntzei dagokienez Autonomia Estatutua da funtsezko araua. Bertan xedatzen da Autonomia Erkidegoko lurraldean hizkuntza ofizial bi izango direla: euskara eta gaztelania.

Bi hizkuntzen erabilera arautzeko, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea onartu zen. Erkidegoko lurraldean ko​katuta dauden administrazio guztiei eragiten dien legea da.

Euskararen gaineko araudian nabarmentzekoak dira ere 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duen 6/2003 Legea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua", abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua.

Estatutuaren 6. artikuluan, Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskarari hizkuntza ofizialaren izaera aitortzen zaio gaztelaniarekin batera, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutelarik.

Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, "Euskararen Erabilpena Arautzekoak" , Autonomia Estatutuan xedatutakoa garatzen du.

6/1989 Legea, uztailaren 6koa, "Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa" .

Abenduaren 22ko 6/2003 Legea, "Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena".

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartua, oinarrizko araua da hizkuntzei dagokienez, bertan ofizialtasun izaera aitortzen baitzaio euskarari gaztelaniarekin batera.

Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arautzekoa, bi hizkuntzen ofizialtasunaren ondorioa da, eta bertan hizkuntza betebeharrak ezartzen  zaizkie herri administrazioei.

Zehazki administrazioaren esparruarekin lotuta, bi arau hartu behar dira kontuan:

- Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

- "86/1997 Dekretua" , apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.

Bi arau hauen eragin eremua herri administrazioa da, eta euskararen normalizazioak arlo horretan izango dituen ondorioak eta herri administrazioen betebeharrak finkatzen dira bertan.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua abenduaren 22ko 6/2003 Legeak onartu zuen, eta bertan aitortzen diren eskubideen artean hizkuntza eskubideak daude, herritarrek herri administrazioen aurrean ere erabiltzekoak direnak.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, estatu mailako araua da, herri administrazio guztiei eragiten die, eta bertan hizkuntzen erabilera administrazioarekiko harremanetan arautzen da.

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna espainiar estatuak sinatu eta berretsi zuen, eta ondorioz bere lurraldean aplikatu beharreko araua da. Gutun hori berrestean, estatuak betebehar batzuk hartu ditu hizkuntzen babesaren inguruan.

2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, gure autogobernu sistemaren egitura juridiko-instituzionalaren zutabeetako bat da.

179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa. Dekretu hau Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatzeko ematen da, eta honako xede hauek ditu: euskararen eta gaztelaniaren erabilera instituzional eta administratiboak arautzea Euskadiko toki-entitateetan, eta herritarrei hizkuntza-eskubideak bermatzea toki-administrazioekiko harremanetan.

 

Arrigorriagako Udalak bere eskumeneko jardun-eremuan euskararen erabilera normalizatzeko ondoko plan eta ordenantzak onartu izan ditu:

A) Udalerri mailan Udalbatzak onartu eta burututako planak honako hauek izan dira:

  1. 2003ko apirilaren 29an, Euskara Biziberritzeko Plan   Nagusia 2003-2006 (EBPN) onartu zuen, ondoren urte betez luzatu zena (2007ra arte).
  2. 2008ko otsailean Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia 2008-2011 (EBPN) onartu zen, urte betez luzatu zena (2012ra arte).
  3. 2014ko martxoaren 27an onartu zuen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2013-2017 (ESEP) onartu zuen Udalbatzak (aurreko EBPN izeneko planaren ordez).
  4. 2018ko abenduaren 20an Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2018-2022 (ESEP) onartu zuen Udalbatzak.
  5. 2023ko urtarrilean urte betez luzatzea onartu zuen udalbatzak.

B) Euskararen erabilera udal administrazio mailan normalizatzeko planak honako hauek izan dira:

  1. 2001eko abenduaren 28an Arrigorriagako Udalbatzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2001 onartu zuen.
  2. 2006ko urtarrilean Euskararen erabilera normalizatzeko plana (2006-2007) onartu zuen Udalbatzak.
  3. 2008ko urtarrilaren 31n Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2008-2011) onartu zuen Udalbatzak eta ondoren urte betez luzatu (2012ra arte).
  4. 2013ko abenduaren 26an Udalbatzak Euskararen erabilera normalizatzeko plana 2013-2017 onartu zuen.
  5. 2018ko abenduaren 20an Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (VI. Plangintzaldia 2018-2022) onartu zuen udalbatzak.

C) Ordenantza:

2005eko urtarrilaren 28an Arrigorriagako Udalbatzak Euskararen Erabilera Sustatzeko eta Normalizatzeko Udal Araudia onartu zuen (PDF 282KB)

Dirulaguntzak

​​Berdintasun Sailak diruz lagunduko ditu feminismoa sustatzeko aurkezten zaizkion proiektuak. Proiektu horiek baloratuko dira, eta Udalak eta eragileak sinatuko duten ​hitzarmenaren arabera garatuko dira.

​​​Elkarteek Arrigorriagako Udalari dirulaguntza izendunak eskatzeko eta, ondoren, egindako gastuak justifikatzeko eskabide eta formulario berriak jarri ditu Udalak elkarteen eskura:

Lehendabizi, Udalak udal aurrekontuan elkarte bakoitzari zenbat diru emango dion zehazten du (dirulaguntza izendunak).

Elkarteak jaso duen kopuru hori kontuan hartuta, elkarteak Udalari eskaera egiteaz bat, dirulaguntza hori gastatzeko aurreikuspena egin behar du gainerako formularioak betez. Horretarako honako hauek bete eta helaraziko dizkio dagokion udal sailari:

  • 01- Dirulaguntza eskaria
  • 02- Jarduketa memoria (aurreikuspena)
  • 03- Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua
  • 04- Erantzukizunpeko adierazpenak
  • 05- Hirugarrenen erregistroa *

*Lehen aldia bada soilik.

Udalak emandako dirulaguntza elkarteak zelan gastatu duen azaltzeko, honako eskabide eta formulario hauek bete eta helarazi behar dizkiote dagokion udal sailari:

  • 01- Dirulaguntza justifikatzeko eskaria
  • 02- Jarduketa memoria (justifikaiorako)
  • 03- Diru-sarreren eta gastuen zerrenda
  • 04- Hizkuntza eta genero-berdintasunaren arloetako betebeharrak

 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30