Dirulaguntza honen helburua, euskara zuzenean sustatzeko jarduerak, programak eta proiektuak finantzatzea. Honako hauexek izango dira, besteak beste:
- euskaraz oso-osorik egindako programak, jarduerak eta proiektuak
- euskara sustatzeko helburu bakarra daukaten programak, jarduerak eta proiektuak.
Hartzaileak:
a) Euskaraz oso-osorik egindako programa, jarduera eta proiektuetarako diru-laguntzetan: irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarteak eta nortasun juridikorik gabeko elkarketak, betiere euren jarduerak Arrigorriagan garatzen badituzte.
b) Euskara sustatzeko helburu bakarra daukaten programa, jarduera eta proiektuetarako diru-laguntzetan: irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo elkarteak, betiere euren jarduerak Arrigorriagan garatzen badituzte edo, udalaz gaineko programak izanda, Arrigorriagako biztanleen artean eragin zuzenik badute.
Arrigorriagako udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorra
Dirulaguntza honi buruko informazioa 4.1 lerroan aurkituko duzu.
Beka-motak honakoak izan ohi dira:
- Beka arrunta: Arrigorriagan erroldatutakoek egiaztatutako aprobetxamendua partzialki finantzatzeko; horrelako kasuetan, ikasle horiei ikastaroaren matrikularen erdia itzuliko zaie.
- Beka berezia: baliabide nahikorik ez daukaten Udal Euskaltegiko ikasleei finantzaketa osagarria eskaintzeko, % 75era artekoa.
- Joan-etorrien kostuarekin laguntzeko beka: Abusu auzokoak Udal Euskaltegira joateko eta etxera bueltatu behar dutenentzako laguntza da, eskoletara egunero datozenentzat; egun gutxiagotan joanez gero, zati proportzionala emango zaie
Eskabideak udaletxeko zein Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuetan (HAZ) eman beharko dira, baita erregistro elektronikoaren bidez ere. Euskaltegiko ikasleek euskaltegian bertan aurkeztu ahalko dute.
Arrigorriagako udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorra
Dirulaguntza honi buruko informazioa 4.3 lerroan aurkituko duzu.
Dirulaguntza honen helburua. euren izaera edozein dela ere, publikoa edo pribatua, legearen arabera eratutako erakundeei eusteko laguntzak ematea, betiere euren helburu bakarra euskara eta hizkuntza-normalkuntza oro har edo sektore berezi batean edo batzuetan sustatzea bada.
Dirulaguntzek erakunde horietako jarduerak modu generikoan kudeatzea izango dute xede, betiere jarduera generiko horiek nola edo hala Arrigorriagako biztanleen mesederako badira, euren artean eraginik badute edo eurekin inolako zerikusirik badute.
Hartzaileak:
Euren izaera edozein dela ere, publikoa edo pribatua, legearen arabera eratutako erakundeak, betiere euren helburu bakarra euskara eta hizkuntza-normalkuntza oro har edo sektore berezi batean edo batzuetan sustatzea bada. Izan ere, udal-eremukoak edo udalaz gaineko eremukoak izan ahalko dira.
Arrigorriagako udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorra
Dirulaguntza honi buruko informazioa 4.2 lerroan aurkituko duzu
Dirulaguntza honen helburua:, euskararen agerpen idatzia sustatzeko asmoz, udalerriko elkarte zein denden hizkuntza-paisaiako eta kanpo-irudiko elementuetan egindako gastuak finantzatzea.
Hartzaileak:
Arrigorriagan kokatutako dendak eta euren jarduera Arrigorriagako udalerrian garatzen duten kultur, kirol, auzo, hezkuntza eta astialdi arloko elkarteak.
Arrigorriagako udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorra
Dirulaguntza honi buruko informazioa 4.4 lerroan aurkituko duzu