Arrigorriagako udal euskaltegia
“Arrigorriagako Udal Euskaltegia” Arrigorriagako Udalak 1986. urtean sortu zuen helduen euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzeko asmoz. l.
Zuzendari akademikoa: Itziar Arteagoitia Alonso
Helburuak
Hona hemen Arrigorriagako Udal Euskaltegiak dituen helburuak:
Arrigorriagako udal-mugartean euskararen irakaskuntza, zabalkuntza eta normalizazioa sustatzea, eta, orobat, udal-administrazioaren hizkuntza-normalizaziorako planak betearaztea eta aholkua ematea.
Helburu horiek lortzeko, erakundeak jarduera hauek egingo ditu:
-
Euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
-
Euskara irakasteko, hobetzeko eta ezagutzera emateko elkarteek antolatzen dituzten jarduerak, eta kulturako eta aisialdiko jarduerak bultzatuko ditu. Hori guztia Udaleko sailekin koordinatuta egingo du.
-
Gaikuntza teknikoa lortzeko edo ezagutzak zabaltzeko bestelako ikastaroak edo programak antolatuko ditu, alfabetatzeko eta euskalduntzeko ikastaroak gainditzen dituztenentzat.
-
Gizarte-ingurunean sortzen diren eta erakunde autonomiadunaren helburuarekin zerikusia duten jarduerak bideratu eta sustatuko ditu.
Horrez gain, Arrigorriagako Udal Euskaltegia lankidetzan arituko da Arrigorriagako Udalarekin, euskara sustatzeko eta normalizatzeko planak garatzen, hala udalerrian nola udal-administrazioan; eta, horretarako, behar diren koordinazioko protokoloak eta tresnak finkatuko dira.
Contacto y localización
Helbidea:
Urgoiti pasealekua 55, 2.a 48480 Arrigorriaga
Telefonoa:
94 400 20 60
94 402 02 11
Mailak, azterketak eta agiriak
HEOCak indarrean jartzen dituen euskararen sei gaitasun-mailak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), azterketak egiteko aukerak eta euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen baliokidetzak dituzu hemen:
HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN OINARRIZKO CURRICULUMAk —HEOCak indarrean jartzen dituen euskararen sei gaitasun-mailak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen gidalerroetan oinarritu dira, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitu. Horrela, hiru lerrunetan bildu dira sei maila horiek:
EGIAZTAGINTZA:
- A1 / A2 mailak euskaltegian egindako mailaren atalasearen gaineko ebaluazioaren bitartez lortzeko aukera.
- B1 / B2 / C1 / C2 mailak HABEk egindako azterketa-deialdien bidez lortzeko aukera.
Hona hemen 2025-2026 ikasturteko informazioa:
AGINDUA, 2020ko irailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena (2020ko irailaren 28ko EHAA, 191. zk.).
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 23koa, HABEren zuzendariarena, ikasleek 2025-2026 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta HEOCaren zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezartzen duena eta 2026ko azterketa-deialdiak egiten dituena (2026ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.).
DEKRETUA Arrigorriagako Udalaren Alkatearena, 2026ko otsailaren 20koa, A1 eta A2 hizkuntza-gaitasunaren mailak mailaren atalasearen gaineko ebaluazioaren bitartez egiaztatzeko oinarriak.
297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena. (azaroaren 15eko EHAA, 219 zk.)
187/2017 DEKRETUA, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen dena. ( uztailaren 20ko EHAA, 138 zk.)
47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
Hurrengo taulan honako dekretu hauen laburpena jasotzen da:
Eskaintza 2026-2027
Euskara heldutan ikasi edo hobetu nahi duten herritarrei zerbitzua ematen diegu. Horren harira, Arrigorriagako Udal Euskaltegian gaitasun komunikatiboa mailaz maila garatzeko eta lantzeko aukerak eskaintzen ditugu.
Berbalagun
Berbalagun euskara maila ertain edo altua duten herritarrentzat –bereziki 16 urtetik gorako helduentzat- euskara praktikatzeko eta, ahal dela, euskaraz bizi ahal izateko hainbat egoera sortzen eta hainbat jarduera antolatzen dituen programa da. Batera biltze horien bitartez, batetik, ahalbidetu egiten da udalerriko euskaldunek elkar ezagutzea eta, bestetik, bizkortu egiten da norberaren euskara mailaren optimizazioa. Eta zentzu horretan, tokian tokiko euskal komunitatea trinkotzeko tresna garrantzitsua bihur daiteke.
Berbalagun proiektuan parte hartzeko bete beharreko fitxa hemen daukazu.
Matrikula, prezioak eta dirulaguntzak
- Egutegia:
- 08:00-15:00
- 16:00-18:00 (irailaren 2. hamabostaldian)
- Matrikula arrunta noiz egin:
- 2026-2027: irailaren 1etik 22ra (1etik 10era 50€-ko deskontua)
- Ikasturte osoan zehar ere matrikula egiteko aukera, plazarik badago.
- 16 urtetik gorakoentzat.
- Ikasle berriek mailaketa proba bat egin behar dute.
- Autoebaluazio-proba bat daukazu zuk zeure burua kokatzeko
Matrikula egiteko inprimakiak:
Inprimakia bete ondoren bidali helbide honetara: bulegoa@arrigorriagakoeuskaltegia.eus
Tasen araudiaren irizpideak kontuan hartuta (2024ko irailaren 25eko BAO 185.zk.), hona hemen aurten eskainitako ikastaroen prezioak, emango diren orduen arabera sailkatuta:
Urtarriletik ekainera
Urritik ekainera
Apiriletik ekainera
2026-2027 Ikasturtea
Hona hemen ikasturte honetako informazioa:
Irakasleen lan poltsa
Hona hemen irakasleen lan-poltsako zerrenda:
Gardentasuna
Arrigorriagako Udal Euskaltegian, baliabide publikoak kudeatzen ari garen aldetik, urteak eta urteak daramatzagu kudeatzeko modua hobetzen, efizienteagoak eta eraginkorragoak izateko, ditugun baliabideak kontuan hartuta. Gardentasun legeak lan horrekin jarraitzeko aukera ezin hobea ematen digu, baita herritarrekiko erlazioa indartu eta herritarren zerbitzua hobetzeko ere; beraz, helburu estrategikotzat hartzen dugu gardentasuna.