Zabalik dago Imsersoren 2026/2027 denboraldiko Turismo Programarako eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko edo datuak aldatzeko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik (biak barne). Prozedura nagusiki bide elektronikoz egitea gomendatzen bada ere, herritarrek Herritarrentzako Arreta Zentroan (HAZ) ere aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, eta bertatik bideratuko dira Imsersora.
Imsersok (Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua) 2026/2027 denboraldirako Turismo Programaren deialdia abiatu du. Eskaerak aurkezteko epea datorren uztailaren 10ean, ostirala, amaituko da, egun hau barne.
Eskaera honen bidez, Turismo Programaren onuradun izatea egiaztatzen duen ebazpena lortzen da , deitutako plaza-eskaintzan parte hartu ahal izateko. Prozedura burutzeko ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Eskaera berriak eta izapidetzea: Eskaera deialdiaren ebazpenaren II. eranskin gisa ageri den ereduaren arabera formalizatu beharko da. Eskaerak Herritarrentzako Arreta Zentroan (HAZ) egin daitezke (08:00 – 13:45) eta bertatik bideratuko dira zuzenean Imsersora. Era berean, erregistro elektronikoetan edo Madrilgo 10.140 posta-kutxatilara zuzenduta ere bidali daiteke. Online ere egin daitezke eskaerak.
- Aurreko urteetan egiaztatutako pertsonak: Aurreko denboraldietan bidaiatzeko egiaztapena jada bazuten pertsonek ez dute eskaera berririk bete behar. Beren datu pertsonalak eta helmuga-gogokoenak jasotzen dituen dokumentu bat jasoko dute; datu horietakoren bat aldatu nahi izanez gero soilik itzuli beharko dute dokumentua Imserso (edo HAZ bidez bideratu), uztailaren 10a baino lehen.
- Beste pertsona batekin bidaiatzea: Probintzia berean eskaera aurkezten duen beste pertsona batekin batera bidaiatu ahal izango da, betiere aukeratutako helmugak eta plazen lehentasun-ordena berdinak badira. Lotura hori bi eskaeretan islatu beharko da.
Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, egiaztatutako pertsona guztien eskaerak balorazio-kriterioen arabera barematuko dira.