Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek Zaindu Arrigorriaga programan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak, ongizatea, zaintza eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko
Arrigorriagako Udalak Zaindu Arrigorriaga ekimena jarri du herritarren eskura. Ekimen horrek lau udal-programa biltzen ditu, adinekoei eta haien senide zaintzaileei laguntzeko, zahartze aktiboa sustatzeko eta elkartzeko eta elkarbizitzarako guneak bultzatzeko. Zaintzeko, partekatzeko eta parte hartzeko lau programa Zainduz: senide zaintzaileentzako laguntza Zainduz senideak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako udal-baliabidea da, aholkularitza, laguntza eta babes emozional eta soziala eskaintzen dituena. Era berean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzea du helburu. Programak banakako eta taldeko arreta psikologikoa, prestakuntza-tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditu, baita psikoestimulazio-tailer bat ere, ostegunetan Jubilatuen Etxean egiten dena. Informazio gehiago nahi …