Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek Zaindu Arrigorriaga programan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak, ongizatea, zaintza eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko
Arrigorriagako Udalak Zaindu Arrigorriaga ekimena jarri du herritarren eskura. Ekimen horrek lau udal-programa biltzen ditu, adinekoei eta haien senide zaintzaileei laguntzeko, zahartze aktiboa sustatzeko eta elkartzeko eta elkarbizitzarako guneak bultzatzeko.
Zaintzeko, partekatzeko eta parte hartzeko lau programa
-
Zainduz: senide zaintzaileentzako laguntza
Zainduz senideak zaintzen dituzten pertsonei zuzendutako udal-baliabidea da, aholkularitza, laguntza eta babes emozional eta soziala eskaintzen dituena. Era berean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzea du helburu.
Programak banakako eta taldeko arreta psikologikoa, prestakuntza-tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditu, baita psikoestimulazio-tailer bat ere, ostegunetan Jubilatuen Etxean egiten dena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Jaionerekin harremanetan jar daiteke, 634 63 38 82 telefono-zenbakian edo jaione@bizitzen.org helbide elektronikoan.
-
Zu Nagusi!: zahartze aktiboa sustatzea
Zu Nagusi adineko pertsona autonomoei edo ahultasun- edo zaurgarritasun-egoeran daudenei zuzenduta dago. Helburua zahartze aktiboa sustatzea eta parte-hartzaileen ongizatea hobetzea da.
Jarduerak astelehen eta asteazkenetan egiten dira, udalerriko bi gunetan:
-
Abusu Kultur Etxea, Jubilatuen Etxeko telebista-gela: 10:00etatik 11:30era.
-
Hiriguneko Jubilatuen Etxeko liburutegia: 12:00etatik 13:30era.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Ametzekin harremanetan jar daiteke, 650 51 86 05 telefono-zenbakian edo ametz@bizitzen.org helbide elektronikoan.
-
Herri Lagunkoia: adin guztientzako udalerria eraikitzea
Herri Lagunkoia programaren helburua Arrigorriaga adin guztietako pertsonentzat udalerri atseginagoa bihurtzea da, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko baldintzak sortuz.
Programak hilean behin egiten diren bilerak antolatzen ditu, arratsaldez, talde eragilearen eta dinamizatzailearen artean. Aukera paregabea da herritarrek parte hartzeko eta guztion beharretara egokitutako ingurune inklusiboagoa eraikitzen laguntzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Ametzekin harremanetan jar daiteke, 650 51 86 05 telefono-zenbakian edo ametz@bizitzen.org helbide elektronikoan.
-
GEUna: harremanak sortzeko eta loturak sendotzeko gunea
GEUna harremanak izateko, jarduerak partekatzeko eta gizarte-loturak sortzeko guneak eskaintzen ditu. Jarduerak ordutegi hauetan egiten dira:
-
Kuboko lokalean: astearteetan, 10:30etik 13:00etara; asteazkenetan, 16:00etatik 18:30era; eta ostegunetan, 10:30etik 13:00etara.
-
Lamierreketa lokalekoan: asteazkenetan, 10:30etik 13:00etara; ostegunetan, 16:00etatik 18:30era.
Kuboko eta Lamierreketa lokaletan egiten diren jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Arantzarekin jar daiteke harremanetan, 695 79 03 27 telefono-zenbakian edo aburgoa@grupossi.es helbide elektronikoan.
Parte hartzea, komunitate hurbilagoa eraikitzeko
Zaindu Arrigorriaga ekimenaren bidez, udalerriak zaintza, norberaren autonomia, ongizate emozionala eta gizarte-harremanak sustatzen ditu, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko elementu gisa.
Udalak adinekoak, senide zaintzaileak eta komunitatearen bizitzan parte hartu nahi duten pertsona guztiak animatzen ditu programetara hurbiltzera, eskaintzen dituzten jarduerei buruz informatzera eta eskura dituzten baliabideak erabiltzera.
Arrigorriagako adineko pertsonak eta mendekotasun-egoeran dauden senideak zaintzen dituzten pertsonak bereziki animatzen ditugu Zaindu Arrigorriagara hurbildu, programak ezagutu eta jardueretan parte hartzera. Esperientziak partekatzeko, laguntza aurkitzeko, adiskidetasun berriak egiteko, zahartze aktiboa sustatzeko eta zaintzen dutenen zein zaintza jasotzen dutenen ongizatea hobetzeko aukera da. Guztion artean, udalerri hurbilagoa, parte-hartzaileagoa eta adin guztientzako atseginagoa eraikitzeko aukera.