Zabalik dago 2027ko Imsersoko Termalismo Programan izena emateko epea
Gaur, azaroaren 5ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu da 2027ko denboraldirako Termalismo Programaren deialdia. Denboraldi honetan 199.000 plaza eskainiko dira, establezimendu termaletan 10 eguneko (9 gau) iraupena izango dutenak.
Eskaerak aurkezteko epeak bi bloke nagusitan banatzen dira:
-
2027ko otsailetik abuztura bitarteko txandetarako:
-
Plazak esleitzeko epe nagusia: 2026ko abenduaren 5a arte.
-
Itxaron zerrendan sartzeko epea: 2027ko maiatzaren 11 arte.
-
-
2027ko irailatik abendura bitarteko txandetarako:
-
Plazak esleitzeko epe nagusia: 2027ko maiatzaren 12a arte.
-
Itxaron zerrendan sartzeko epea: 2027ko urriaren 31 arte.
-
Nola eta non aurkeztu eskaera? Garrantzitsua da gogoratzea izen-emateak ez direla Udaletxean kudeatzen. Eskaerak egiteko bideak honako hauek dira:
-
Bide telematikoz, Imsersoren egoitza elektronikoaren bidez (gomendatuena).
-
Paperean, erregistro elektronikoen eta legeak aurreikusitako bulegoen bidez.
-
Posta arruntaren bidez helbide honetara bidalita: Programa de Termalismo, Apartado de Correos 61.285, 28080 Madrid.
-
Modu preszialean Imsersoren Madrilgo bulegoetan (Avda. de la Ilustración, s/n).
Gainera, izapideak errazteko, azaroan zehar komunikazio bereziak bidaliko zaizkie aurreko urteko espediente osoa dutenei. Argibide gehiagorako, Imsersoren telefono zenbakira dei daiteke (+34 912 667 713).