Edukira joan

Udal kiroldegiak abonuen eta tarifen sistema berria izango du 2025ean

image
  • ​Sistema berria urteko aldiko ordainketaren kasuan aplikatuko da, eta bi modalitate egongo dira: familiakoa eta banakakoa, eta horietako bakoitzaren barruan, kategoria eta tarifa desberdinak (14.000 eurotik beherako errenta estandarizatuak eta zaurgarritasun-egoera, besteak beste). Tarifa murriztuak eskatzeko epea abenduaren 2tik urtarrilaren 10era egongo da zabalik​

Udal kiroldegiak abonuen eta tarifen sistema berria izango du 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Urteko ordainketaren kasuan aplikatuko da eta bi modalitate egongo dira: FAMILIAKOA eta BANAKAKOA; eta, horietako bakoitzaren barruan, kategoria eta tarifa desberdinak, baldintza jakin batzuen arabera: 14.000 eurotik beherako errenta estandarizatuak izatea, zaurgarritasun-egoeran egotea eta, gazteen kasuan, gazte-txartela eta 14.000 eurotik beherako errenta estandarizatua izatea. Horrela, aipatutako hiru egoeretakoen batean daudenek tarifa murriztuak eskatu ahal izango dituzte.

Ondorengo taulan, abonu eta tarifa berriak ikus ditzakezue:

Abonuak / Abonos
Mota
Modalidad
Kategoria
Categoría
Urtekoa
Anual
Seihilekoak
Semestral
Hiruhilekoak
Trimestral
Familikoa / FamiliarNormala137,80 €113,80 €69,00 €
Errenta / Renta <14.000,00 €67,30 €--
Zaurgarrit. / Vul.26,90 €--
Banakakoa / IndividualNormala84,20 €68,90 €57,00 €
Errenta / Renta <14.000,00 €41,10 €--
Gaztea / Joven <14.000,00 €24,70 €--
Zaurgarrit. / Vul.16,50 €--


​Tarifa murriztuko kategorietako bat baliatu nahi duten erabiltzaileek eskabidea aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta eta zer tarifa murriztu nahi duten zehazten duen dokumentazioarekin, udaletxeko edo Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), 2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 10era bitarteko epean.

Jarraian, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa zehazten dugu, kategoriaren arabera:

  • 1. 14.000 eurotik beherako errenta estandarizatuak: Familia-unitateko kide guztien PFEZaren aitorpena edo aitorpen hori aurkeztu beharrik ez izatearen egiaztagiria. Azken horretan, azken ekitaldian jasotako errenten egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  • 2. Zaurgarritasun-egoera: Kotizazio gabeko pentsioak, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duela egiaztatzen duen agiria.
  • 3. Gazte-txartela eta 14.000 eurotik beherako errenta estandarizatuak: Gazte-txartela egiaztatzea eta familia-unitateko kide guztien PFEZaren aitorpena edo aitorpen hori aurkeztu beharrik ez izatearen egiaztagiria. Azken horretan, azken ekitaldian jasotako errenten egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30