Edukira joan

Astelehenean abiatuko da 2026ko Arrigorriagako Mendi Astea, hitzaldi eta protagonistaz beteriko egitarauarekin

image

Padura Mendi Taldeak, Arrigorriagako Udalaren laguntzarekin prestatuko Mendi Astearen egitaraua aurkeztu du. Datorren astelehenean, azaroaren 9an, hasiko da programazioa, eta hilabetean zehar, mendizaletasunak, abenturak eta goi-mailako protagonistek hartuko dute protagonismoa udalerrian.  

Egitarauaren barruan hitzaldi sorta zabala antolatu da, guztiak 19:00etan hasiko direnak:  

  • Azaroak 9, astelehena (Lamiaena): Ana Zamorano Ruiz, "Remoteana, 2 años en bicicleta: en busca de más" (Gaztelania hutsez).  

  • Azaroak 10, martitzena (Lonbo Aretoa): Pou Anaiak, "El Desafío de los 4 Elementos" (Gaztelania hutsez).  

  • Azaroak 12, eguena (Lonbo Aretoa): Ekaitz Maiz, "Amaiurko bidea" (Nagusiki euskaraz).  

  • Azaroak 18, eguaztena (Lonbo Aretoa): 2026ko Piolet d'Or sarituak: Bru Busom, Marc Toralles eta Rubén Sanmartín, "Yerupajá: l'essència del compromís" (Gaztelania hutsez).  

  • Azaroak 19, eguena (Lonbo Aretoa): "Alpinismoaren bilakaerari buruzko mahai-ingurua". Parte-hartzaileak: Mikel Inoriza, Juan Vallejo, Iñaki Garay eta Ixone Garmendia. Moderatzailea: Zigor Egia (Gaztelaniaz, euskaraz egiteko aukeragaz).  

  • Azaroak 20, barikua (Lonbo Aretoa): Isabel Baranda eta Amaia Segurola Baranda, "Mendia: bizitza-eskola" (Elebietan).  

Sarrera doakoa izango da bertaratzen diren guztientzat, edukiera beteta egon arte. 

Mendi eta abentura zaleentzat huts egin ezin den hitzordua. 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30