Edukira joan

Emakume Master Cupeko lau eta erdiko kanporaketa bat jokatuko da Arrigorriagan

image

Igande honetan, azaroaren 8an, kalitate handiko esku-pilota jaialdia jokatuko Arrigorriagako kiroldegiko frontoian. 11:30ean hasiko da jaialdia, gazte mailako binakako partida batekin: Zabala eta Perez, Arratibel eta Etxezarretaren aurka arituko dira.  

Estelarrean, Leire Garai eta Laia Salsamendiren arteko lehia zirraragarria izango da. Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapelketako partida izango da. 

Arrigorriagako Udalak, emakumeen kirolarekin eta euskal kulturarekin duen konpromisoa berretsi du jaialdi hau hartuta. Herritar guztiei egin zaie pilotalekura gerturatzeko deia. Sarrera doakoa izango da. 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30