Arrigorriagako Udalak igerilekuetarako sarreren salmenta eten du ekainaren 23tik 26ra bitartean, segurtasuna eta edukiera bermatzeko
Muturreko tenperatura altuen iragarpena dela eta, Arrigorriagako Udaleko Kirol Sailak beharrezkotzat jo du igerilekuko sarbidea abonatuta dauden pertsonentzat soilik mugatzea ekainaren 23, 24, 25 eta 26an (asteartetik ostiralera). Egun horietan, beraz, igerilekuetarako sarreren salmenta bertan behera geratuko da. Neurri hau antolakuntza, segurtasun eta baliabideen optimizazio irizpideei erantzunez hartu da, honako arrazoi hauetan oinarrituta:
- Instalazioen erabilera-eskari handia: Beroaren ondorioz, erabiltzaile kopuru oso altua espero da espazio komunitarioetan, eta horrek saturazioa eragin lezake.
- Abonatuen eskubideak bermatzea: Aldizkako ekarpen ekonomikoa egiten duten bazkideei lehentasuna emango zaie instalazioen erabilera eta gozamena ziurtatzeko.
- Edukiera eta segurtasun kontrola: Sarbidea mugatzeak jende pilaketak saihestea eta espazioen gainokupazioari lotutako arriskuak murriztea ahalbidetzen du.
- Antolakuntza operatibo eta mantentze hobea: Langileen plangintza eraginkorragoa egiteko eta instalazioen kontserbazio egokia ziurtatzeko lagungarria izango da.
Abonatuta ez dauden herritarrei, gogorarazten zaie udalak herriko hainbat puntu atondo dituela denbora babesleku klimatiko modura: udaletxea, kultur etxeak, Azokea, jubilatuen egoitza... Eguzkitik babestuta eta tenperatura atseginarekin denbora luzez eroso egoteko eta doako eremuak dira.
Udaletik herritarren ulerpena eta lankidetza eskatzen dugu, guztion segurtasuna eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko hartutako ezohiko neurri honen aurrean.