Euskararen semaforoa udalaren publizitatean
Arrigorriagako Udala Euskararen Semaforoa erabiltzen hasiko da, Aiaraldeko euskalgintzak bultzatutako ekimenari jarraituz.
Herritarrei udal-ekintzen hizkuntza-eskaintzaren berri emateko tresna bisual eta estrategikoa da.
Bost koloretako kode baten bidez, ekitaldi bakoitzean euskarak duen presentzia-maila zehaztuko du Arrigorriagako Udalak: berdetik (euskara hutsez) gorrira (gaztelania hutsez), horia eta laranja bezalako tarteko mailetatik igarota.
Sistema hau gardentasuna bermatzeko eta hizkuntza-eskubideak errespetatzeko diseinatu da, erabiltzaileek programa bakoitzean zer aurkituko duten jakin dezaten.
Ikurrak bi modutara erabiliko dituzte antolatutako jardueretan:
- Ekintza solteetarako diseinu handiak hizkuntza zehaztuta.
- Egitarau konplexuetarako marka txikiagoak eta azalpen-kuadro osoa behean.
Azken finean, informazioa modu argi eta errazean helaraztea du helburu.
Herriko elkarteek, nahi izanez gero, sistema berri hau erabili ahal izango dute euren kartel eta publizitatean. Horretarako, Arrigorriagako Udalera jo dezakete, eta gustura eskainiko zaie informazioa eta laguntza.