Arrigorriagak udalerriko euskararen egoerari buruzko hausnarketa estrategikoa abiatu du
Arrigorriagako Udala herriko euskararen egoera aztertzeko eta etorkizuneko erronkak zehazteko Euskararen Hausnarketa Estrategikoa prestatzen ari da. Prozesu honen helburu nagusia udalerrian euskarak duen lekua sakonago ezagutzea eta etorkizunean nora heldu nahi den marraztea da.
Lan horren abiapuntu gisa, Udalak galdetegi bat jarri du herritarren eskura. Partaidetza-tresna honen bidez, hiru helburu nagusi lortu nahi dira:
1. Herritarren iritziak jasotzea: Euskararen inguruko pertzepzioak eta bizipenak lehen eskutik ezagutzeko.
2. Ekintzak baloratzea eta proposamenak jasotzea: Euskararen erabilera bultzatzeko orain arteko bidea aztertzea eta hobetzeko aukera berriak biltzea.
3. Eragile aktiboak identifikatzea: Herrian euskara sustatzeko prest dauden pertsona eta taldeak batzea.
Zure iritzia, 7 minututan
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera, euskararen etorkizuna guztion artean eta era kohesionatuan eraiki behar dugulako. Galdetegia betetzeak 7 minutu inguru besterik ez ditu eskatzen eta esteka honetan dago eskuragarri:
Galdetegia erantzuteko azkeneko eguna martxoaren 3a da.
Eskerrik asko aldez aurretik herri euskaldunago baten alde tarte bat hartzeagatik.