Edukira joan

Euskara ikasteko bekak!

Arrigorriagako udalak euskara bekak emango ditu euskara ikasten ibili direnentzat. eskaera epea ekainaren 15etik irailaren 30era arte zabalik egongo da.

Udalak 6.000 € bideratu ditu deialdi honetara eta hiru beka mota eskainiko ditu: matrikularen % 50 babestuko duen beka arrunta ordaindutako, %75 babestuko duen beka berezia eta joan etorrietarako beka Abusukoentzat (32,40 € hilean klaseak egunero badira, eta gainontzekoetan modu proportzionalean). Be​ka eskatzen dutenek Arrigorriagan erroldatuta egon behar dute, eta ikastaro arruntaren edo trinkoaren % 85a egin behar izan dute gutxienez.

Dirulaguntza eskatzeko beharrezkoa izango da eskabidea betetzea eta udaleko edo Abusuko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztea ekainaren 15etik irailaren 30era. Udal Euskaltegiko ikasleek, euskaltegian bertan egin dezakete.

Dirulaguntzak 2025-2026 ikasturtean udal Euskaltegian edo, orohar, HABEk homologatutako zentroetan euskara ikasi dutenei zuzenduta dago. Eskabidea eta bekaren oinarrien informazio guztia Udalaren webgunean daude.

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30