Edukira joan

Arrigorriagako Udalak Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Plana eta Ollargan auzoa berrurbanizatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu ditu udalbatzan

image

​Martxoko ohiko osoko bilkura atzo egin zen, hilak 26, eta hauek izan dira bozketen ondorioz hartutako erabaki nagusiak.

Alde batetik, Arrigorriagako Udalbatzak aho batez onartu du Arrigorriagako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan berria, 2027. urtera arte indarrean izango dena, eta epe bererako hizkuntza irizpideak. Biek, plana eta irizpideek, udal-administrazioan garatzen den hizkuntzapolitika jasotzen dute eta helburu nagusiak dira herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea udalarekin dituzten harremanetan eta euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izatea.

Bestalde, Ollargan auzoa berrurbanizatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu duudalbatzak osoko bilkuran EH Bildu, Arrigorriaga Gara, NOA eta PSOE taldeen aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Hurrengo pausua, beraz, proiektuaren lizitazioa izango da eta apirilaren lehenengo astean aurreikusten da.

Ollargan auzoa 70eko hamarkadan eraiki zuten, eta ordutik ez da hirigintza-jarduketa garrantzitsurik egin. Hori dela eta, nahiz eta mantentze-baldintza onetan egon, konpondu beharreko irisgarritasun-arazo larriak ditu. Proiekturen bidez, dauden oztopo arkitektonikoak konpontzeko beharrezkoak diren lanak egingo dira, irisgarritasuna hobetze aldera. Gainera, esku-hartzea baliatuko da, auzo atseginagoa egiteko. Horretarako, oinezkoei protagonismo handiagoa eman nahi zaie (espaloiak zabaltzea), genero-ikuspegia alde batera utzi gabe; beraz, arreta berezia jarriko da puntu beltzik ez sortzeko.

Osoko bilkura osoa esteka honetan ikus daiteke: hemen.

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30