Asanblada deitu du udalak azaroaren 18rako, aparkalekuen ordenantza, Olatxuko garajeak eta Santa Isabelgo sustapena aztertzeko
Arrigorriagako Udalak asanblada irekia antolatu du datorren azaroaren 18rako, 19:00etan, Abusu Zentro Soziokulturalean. Bertan, interes handia piztu duten gaiak landuko dira, eta herritarrek informazio zuzena jasotzeko aukera izango dute:
-
Aparkalekuen ordenantza berria.
-
Olatxuko garajeak.
-
Santa Isabelgo (14-15) hirigintza sustapena.
Udalak herritar guztiei dei egiten die interesgarriak eta herriaren garapenerako gako izango diren gai hauen inguruko xehetasunak ezagutzera.