Edukira joan

Santa Isabel plazako 28 aparkalekuren azalera-eskubidea eskuratzeko prozedura abian da

Arrigorriagako Udalak Santa Isabel plazako 28 aparkalekuren azalera-eskubidea eskuratzeko aukera eskaintzen du, lagapena formalizatzen denetik 40 urterako.  

Nork hartu dezake parte? 

Ekimenean parte hartu ahal izango du adinez nagusia den, Arrigorriagan erregistratuta dagoen eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituen edonork. Pertsona bakoitzak eskaintza bakarra aurkeztu ahal izango du.  

Prezioa eta baldintzak 

Aparkalekuen prezioak 11.500 € eta 13.000 € artekoak dira, gehi % 21eko BEZa. Horrez gain, 300 €ko behin-behineko bermea jarri beharko da.  

Eskaintzak aurkezteko epea eta bideak 

Eskaintzak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango dira, gaurtik hasita. Dokumentazioa aurkezteko hainbat bide daude:  

  1. Aurrez aurre, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (HAZ).  

  1. Beste erregistro ofizial batzuetan.  

  1. Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.  

  1. Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman.  

Instalazioak bisitatzeko aukera 

Udalak aparkalekuak bertatik bertara ezagutzeko bisitak antolatu ditu abenduaren 1ean (15:00etan) eta abenduaren 4an (9:30ean). Horretarako, aurretik HAZen izena eman beharko da.  

Baldintza eta xehetasun guztiak kontsultatzeko, eta agiriak zein eranskinak eskuratzeko, egin klik hemen edo jo kontratazio-plataformara. Eskabidea hasteko, dagokion izapidera sar zaitezke egoitza elektronikoan.

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30