Asanblada deitu du udalak azaroaren 18rako, aparkalekuen ordenantza, Olatxuko garajeak eta Santa Isabelgo sustapena aztertzeko
Arrigorriagako Udalak asanblada irekia antolatu du datorren azaroaren 18rako, 19:00etan, Abusu Zentro Soziokulturalean. Bertan, interes handia piztu duten gaiak landuko dira, eta herritarrek informazio zuzena jasotzeko aukera izango dute: Aparkalekuen ordenantza berria. Olatxuko garajeak. Santa Isabelgo (14-15) hirigintza sustapena. Udalak herritar guztiei dei egiten die interesgarriak eta herriaren garapenerako gako izango diren gai hauen inguruko xehetasunak ezagutzera.