Edukira joan

Azaroaren 11ko greba orokor deialdia dela eta, udal zerbitzuek gorabeherak izan ditzakete

image

Etzi, asteazkena, azaroak 11, greba orokorrerako deia egin dute hainbat erakunde sindikalek Hego Euskal Herri osoan, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulazioaren aurka. Ondorioz, gorabeherak izan daitezke udal zerbitzuetan egun osoan zehar.  

Oinarrizkoak diren zerbitzuetan gutxieneko arreta bermatuta egongo da. Hala nola, etxez etxeko arreta zerbitzuak urgentziazko kasuak eta menpekotasun handia duten kasuak artatuko dituzte edota udaltzaingoa ere lanean arituko da. Herritarren arreta, liburutegia edo kiroldegia itxita egon daitezke. 

Gobernu taldeko zinegotziek ere bat egingo dute grebarekin eta euren agenda etengo dute. 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30