Bilboko 45. Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdiaren barruan, bi emanaldi izango dira Lonbo Aretoan asteburuan
Arrigorriagak Bilboko 45. Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdiko bi hitzordu hartuko ditu asteburu honetan Lonbo Aretoan, Udazkena / Otoño 2026 programazioaren barruan, adin guztietarako proposamenekin:
-
Azaroak 21 (larunbata) — El abrazo (Titiriteros de Binéfar)
-
Lekua, ordutegia eta iraupena: Lonbo Aretoa · 18:00 (50 minutu).
-
Hizkuntza: Gaztelaniaz.
-
Prezioa eta publikoa: 5 € - 7 € · Publiko guztiak.
-
Sinopsia: Duela urte batzuk, Binefarko Titiriteroek Juergas ospatu genuen, gero A tapar la calle menturatu ginen, geroago Menturas kontatzen hasi ginen, Animaladak egiten eta esaten ere ausartu ginen, eta munduari bira eman genion, Es un pañuelo bat dela benetan, Jolgorio del bueno batez gozatu dugu eta Jaujaren herrialdea bisitatu dugu. Orain, folklorean murgildu nahi dugu, eta, teknologiek lagunduta, Mojiganga handi bat muntatu. Etor zaitezte antzokira edo plazara, jolastea eta festaz gozatzea nahi baitugu, txotxongilo herrikoiekin, doinu tradizionalekin eta besarkada bat emango dizueten titiriteroekin.
-
-
Azaroak 22 (igandea) — Erresinolaren kantua (Naita Produkzioak + Teatro Gorakada)
-
Lekua, ordutegia eta iraupena: Lonbo Aretoa · 12:30 (40 minutu).
-
Hizkuntza: Euskaraz.
-
Prezioa eta publikoa: 5 € - 7 € · Publiko guztiak.
-
Sinopsia: Erresinolaren kantua naturako gauzarik xumeenetan aurki daitekeen edertasunaz mintzo da. Ekialde urruneko bionbo aldakor batetik, zuzeneko musikak, txotxongilo eta itzalen batasunak literaturaren klasiko bat kontatuko digute berriro, baina inoiz ez lehen bezala.
-