Arrigorriagako Udalak herriko LGTBIQ+ kolektiboaren parte-hartzea eskatu du udalerriko lehen diagnostikoa osatzeko
Ekainaren 28ko testuinguruan iragarri bezala, Arrigorriagako Udalak abian jarri du udalerriko lehen LGTBIQ+ diagnostikoa. Ekimen hau Arrigo Harro herriko LGTBIQ+ kolektiboaren inplikazio zuzenarekin eta Sudergintza kooperatiba feministaren laguntza teknikoarekin gauzatzen ari da.
Proiektu honen lehen urrats nagusia herriko LGTBIQ+ kolektiboaren errealitatea eta bizi-esperientziak gertutik ezagutzea izango da. Horretarako, online galdetegi bat prestatu da, eta herriko LGTBIQ+ kolektiboaren parte-hartzea funtsezkoa izango da Arrigorriaga herri seguruago, abegikorrago eta anitzago bat eraikitzen jarraitzeko. Inkesta erabat anonimoa da eta erantzuteko 5-7 minutu besterik ez dira behar.
Ekimen hau iazko maiatzaren 17an (Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean) onartutako adierazpen instituzionalean hartutako konpromisoari erantzunez dator. Udalaren helburu nagusia Arrigorriaga pertsona guztientzat udalerri seguru, abegikor eta diskriminaziorik gabekoa izatea da, orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere.
Zure hitzak herria eraikitzen du. Partekatu zure esperientzia!