Edukira joan

Ipuin eta letren terrazak 2026: euskara erabiltzearen eta umeen irakurzaletasunaren aldeko proposamena

image

Aurreko urteetan bezala, Arrigorriagako Udaleko Euskara Sailak Ipuin eta Letren Terrazak izeneko programa antolatu du.

Programa horrek helburu du euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatzea 4 eta 11 urte bitarteko ume eta gazteen artean. Horretarako, hainbat gune jarriko dituzte: irakurketarako gunean ipuin, liburu eta komikiak irakurtzeko txokoa. Bertan kuxinak, hamakak eta jesarleku erosoak izango dituzte. Eta oraindik irakurtzen ez dakitenentzat puzzleak eta margotzeko materialak. Horrela parkea liburutegi txikia bihurtuko zaigu.

Bestalde, Sorkuntzarako gunean, egunero, 7 urtetik goragoko haurrek hainbat tailer aurkituko dituzte. Programa osatzeko, astean behin ikuskizun bat eskainiko da: txotxongiloak, klownak edo ipuin-kontalariak.

Liburu eta Letren Terrazak ekainaren 22an hasi eta uztailaren 10ean amaituko da, astelehenetik ostiralera. Programa 17:00etatik 19:30era bitartean egingo da Agirre Lehendakariaren parkean. Eguraldi txarra eginez gero, Edurne Garitazelaia kultur etxera eramango dute.​

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30