Edukira joan

Arrigorriagako Udalak Euskararen Egunaren testuinguruan antolatutako programazioa aurkeztu du

image
  • Azaroaren 27tik abenduaren 13ra bitartean, udalerriak antzerkia, umorea, magia, hitzaldiak eta haurrentzako ikuskizunak hartuko ditu euskararen erabilera bultzatzeko helburuz. 

  • Egitarauaren barruan nabarmentzen dira Jon Plazaolaren 'AAAITA' bakarrizketa, 'Ez da kasualitatea' bertso saioa, Loa eta Laia, Tor eta Txoborro magoak, baita Igor Mugikak eta Kike Amonarrizek eskainiko duten hitzaldia ere. 

  • Egun handiaren bueltan antolatutako ekintza sorta honen bidez, euskararekin bat egiteko eta herrian bizi-bizi mantentzeko deia egin du Udalak. 

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta herrian euskara sustatzeko egitarau zabal eta anitza prestatu du Arrigorriagako Udalak. Azaroaren 27tik abenduaren 13ra bitartean, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak izango dira, tartean antzerkia, umorea, magia, hitzaldiak eta musika. 

Kultura eta aisialdia denontzat 

Egitaraua azaroaren 27an, ostiralean, abiatuko da bi hitzordurekin: alde batetik, arratsaldeko 18:00etan Abusuko Kultur Etxean Aztikeriak ikuskizuna egongo da Tor eta Txoborro magoen eskutik (4 urtetik aurrerako haurrentzat); bestetik, 19:30ean, Lonbo Aretoan, Jon Plazaolak “AAAITA” lan arrakastatsua aurkeztuko du (sarrerak 7 euro balio du eta Kutxabanken bidez eskuratu daiteke). 

Hurrengo egunetan ere jarduerak ez dira faltako: 

  • Azaroak 28, larunbata: 17:30ean, Loa eta Laia ikuskizuna egongo da 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat (sarrerak 5 euro). 

  • Azaroak 29, igandea: 18:00etan, Lonbon, “Ez da kasualitatea” bertso saio berezia hartuko du aretoak. Bertsolariak Miren Amuriza, Miren Artetxe, Jone Uria eta Oihana Iguaran izango dira, eta gai-jartzaile lanetan Irati Erkizia arituko da. Sarrera doakoa da. 

  • Abenduak 2, asteazkena: 18:00etan, euskararen inguruko hausnarketa sakonago bati bide emateko, Igor Mugika eta Kike Amonarrizek “Euskararen biziberritze prozesua Tolosaldean” hitzaldia eskainiko dute Azokean. 

  • Abenduak 13, igandea: Egitarauari amaiera borobila emateko, “Goazen!” ikuskizuna iritsiko da Lonbora 12:30ean (sarrerak 6 euro. Salgai daude dagoeneko). 

  • Aste osoan zehar: Eskolako haurrek jarduera bereziak izango dituzte: Kantu eta kontu ipuin musikatua, Bertso garbitzailea bertso-saioa, Euskaraz bagara zapien margoketa, euskararen kriseilua... Institutuko ikasleek, berriz, motibazio saioak izango dituzte. 

Udaletik herritar guztiak animatu nahi ditu egitarau honetan parte hartzera, euskararen inguruan komunitatea ehuntzen jarraitzeko eta aisialdiaz euskaraz gozatzeko. 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30