Edukira joan

Oporretan ere, euskaraz!

image
  • ​​​Udalak Aste Santuko oporretarako aisialdi ekimenak antolatu ditu 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat

Oporretan ere, euskaraz programaren helburua udalerriko ikasleentzako euskarazko aisialdi eredua sustatzea da.

Programak aisialdi-ekimenak eskainiko dizkie Aste Santuko oporretan 6 eta 11 urte bitarteko umeei (2014-2019).

Ekimenak apirilaren 22tik 25era izango dira Arrigorriaga Herri Ikastetxean. Ordutegia 9:30etik 13:30era izango da. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko zaie behar duten familiei 9:00etatik 9:30era eta 13:00etik 14:00etara.

Familiek izen-ematea martxoaren 19tik 26ra egin behark​o dute udaletxeko HAZen, Abusu Zentro Soziokulturalean edo Edurne Garitazelaia kultur etxean edo telematikoki.

Onartuen zerrenda apirilaren 1ean argitaratuko du Udalak, Udalaren web orrian eta HAZen.

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30