Edukira joan

Ez galdu Batera Arrigorriagan proiektuaren ekitaldia!

image

​Otsailaren 6an, 18:30ean, Azokea aretoan (Kultur Etxea) Arrigorriagako euskararen eto​rkizunerako hitzordu garrantzitsua izango da: Euskarri elkarteak, Arrigorriagako Udalak eta TAUPAK bultzatutako Batera Arrigorriagan proiektuaren aurkezpena eta mahai-ingurua.

Batera Arrigorriagan proiektuak hainbat pertsona bildu ditu hilabeteotan — adin, ideologia, lanbide eta euskararekiko hurbiltasun maila desberdinetakoak —, helburu komun batekin: euskararen erabileran urrats esanguratsu bat emango bagenu gure herria nolakoa izango litzatekeen irudikatzea eta aurrerapen hori zein baldintzek posible egingo luketen zehaztea.

Ekitaldi horretan, prozesu parte-hartzaile horren ondorioak aurkeztuko dira, eta mahai-inguru bat egingo da, proiektuaren parte izan diren hainbat pertsona bertan direla. Hori guztia Kike Amonarriz aurkezle ezagunak gidatuko du.

Udalerriko pertsona guztiak, euskaldunak zein ez euskaldunak, bertaratzera gonbidatu nahi ditugu. Guztien parte-hartzea bermatzeko, aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da euskara menperatzen ez dutenentzat.

Ez utzi aukera paregabe hau pasatzen euskarak gure herrian duen paperaz eta etorkizuneko aukerez elkarrekin hausnartzeko. Zure zain gaude!

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30