0-36 hilabete arteko haurren loari buruzko hitzaldia eskainiko du Irati Bizkarra pediatrak azaroaren 30ean Lamiaenan
Haur txikiaren bizitzako lehen urtean, gurasoek 400 eta 700 lo ordu artean gal ditzakete. Are, lehen urtea igaro ondoren ere, lo egiteko zailtasunek jarrai dezakete.
Loa prozesu ebolutiboa da, eta haurren erritmoak errespetatuz, seme-alaben loa eta familiaren atsedena hobetzeko hainbat estrategia eta baliabide daude.
Hori dela eta, azaroaren 30ean, Irati Bizkarra pediatrak hitzaldia eskainiko du, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, 0-36 hilabete arteko haurren loa hobeto ulertzeko eta atseden hobea lortzeko gakoak partekatzeko.
Hitzaldiaren xehetasunak:
-
Eguna: Azaroak 30 (astelehena)
-
Ordua: 17:30ean
-
Lekua: Lamiaena
-
Hizkuntza: Elebiduna
-
Sarrera: Doan
