Edukira joan
image

0-36 hilabete arteko haurren loari buruzko hitzaldia eskainiko du Irati Bizkarra pediatrak azaroaren 30ean Lamiaenan

Haur txikiaren bizitzako lehen urtean,  gurasoek 400 eta 700 lo ordu artean gal ditzakete. Are, lehen urtea igaro ondoren ere, lo egiteko zailtasunek jarrai dezakete.   Loa prozesu ebolutiboa da, eta haurren erritmoak errespetatuz, seme-alaben loa eta familiaren atsedena hobetzeko hainbat estrategia eta baliabide daude.   Hori dela eta, azaroaren 30ean, Irati Bizkarra pediatrak hitzaldia eskainiko du, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, 0-36 hilabete arteko haurren loa hobeto ulertzeko eta atseden hobea lortzeko gakoak partekatzeko.   Hitzaldiaren xehetasunak:  Eguna: Azaroak 30 (astelehena)  Ordua: 17:30ean  Lekua: Lamiaena  Hizkuntza: Elebiduna  Sarrera: Doan 

Osasuna | Udala | Gazteria

Bloquean gehiago

image

Udalak nerabeentzako psikologia zerbitzu berria eskainiko du

​Zerbitzu berria ekainean jarriko da martxan eta Udala, Eskola eta Institutua arituko dira elkarlanean.Arrigorriagako Udala, eskola eta institutua lankidetzan ibili dira azken hilabeteetan udalerriko nerabeen ongizate emozionalaren inguruan. Egindako analisiaren …

Osasuna | Udala | Gazteria
Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30