Udalak nerabeentzako psikologia zerbitzu berria eskainiko du
Zerbitzu berria ekainean jarriko da martxan eta Udala, Eskola eta Institutua arituko dira elkarlanean.
Arrigorriagako Udala, eskola eta institutua lankidetzan ibili dira azken hilabeteetan udalerriko nerabeen ongizate emozionalaren inguruan. Egindako analisiaren arabera, hainbat nerabe dira gure udalerrian behar psikosozialak dituztenak eta gehienak, ez dute atentziorik jasotzen Osakidetzatik, UPI zerbitzua gainezka dagoelako. Eskolan eta institutuan, gainera, ez da psikologia profesionalaren figura existitzen eta horrek baliabiderik gabe uzten ditu bertako irakasleak.
Kezka horretatik abiatu hainbat neurri hartu ditu Udalak:
Alde batetik, lankidetza-protokolo bat eratzea erabaki dute (udal gizarte zerbitzuak, eskola eta institutua), komunikazioa errazteko, behar eta kasu zehatzak identifikatzeko, gazteen egoera psikosozioalari jarraipen duina egin ahal izateko.
Eta beste alde batetik, Udalak, nerabeentzako psikologia zerbitzu publiko berria eskainiko du ekainetik aurrera. Horrela, Osakidetzako zerbitzuan sartu ezin diren gazteak, eta behar sozioekonomikoak dituzten familiei laguntzeko helburuarekin, arreta klinikoa jaso ahalko dute. Kasuen jarraipena lankidetzan egingo da, eta balorazioa udal gizarte zerbitzuek egingo dute.
Udalak horrela, eragileen arteko lankidetza sustatu eta premia sozio-emozionalei arreta jarri nahi die, hauek lehenetsiz eta neurri zehatzak garatuz.