Edukira joan

Arrigorriagako Udalak 440.000 euro bideratu ditu Maruja Torres eta Lonboko futbol zelaietako belar sintetikoa berriztatzeko

image

Obra hauei esker, kirol-azpiegiturak guztiz modernizatu eta mikroplastikorik gabeko belar ekologiko berria jarriko da, arto-azaletan oinarritutako betegarri naturalarekin. Montefuerteko lanak amaituta, datozen egunetan Lonboko futbol 7ko zelaia egokituko da, irailaren amaierarako bi eremuak erabilgarri egongo direlarik.

Arrigorriagako Udalak urrats handia eman du herriko kirol-instalazioen hobekuntzan, Montefuerteko Maruja Torres eta Lonboko futbol 7ko zelaietako belar artifiziala ordezkatzeko lanekin. Guztira 440.000 euro inguruko inbertsioa egin da bi eremuetan, herritarren segurtasuna, instalazioen funtzionaltasuna eta kirol-kalitatea bermatzeko asmoz.

Lanak faseka ari dira burutzen. Lehenengo fasea Montefuerten egin da eta dagoeneko amaituta dago; Lonboko zelaian, berriz, datozen egunetan amaituko dituzte muntaketa-lanak. Aurreikuspenen arabera, denboraldia hasterako bi kirol-eremuak guztiz prest eta erabilgarri egongo dira.

Apustu ekologikoa: mikroplastikorik gabeko teknologia

Proiektu honen berrikuntza nagusietako bat ingurumen-irizpideak lehenestea izan da. Ohiko birziklatutako kautxuzko betegarrien ordez, hareaz eta arto-azaletik eratorritako material organiko biodegradagarriz osatutako sistema berria jarri da.

Teknologia berri honek mikroplastikoen hedapena eragozten du, Europako REACH araudi berriarii aurrea hartuz. Horrez gain, abantaila tekniko garrantzitsuak eskaintzen ditu: Indargetze hobea du, tenperatura baxuago mantentzen du egun beroetan eta FIFA Quality kalitateestandarrak betetzen ditu. Lanen barruan, gainera, ate berriak jarri dira eta barandetan segurtasun-babesgarri akustiko eta fisiko berriak instalatu dira.​

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30