Edukira joan

Maruja Torres eta Lonboko futbol zelaietako belar sintetikoa berriztatzeko lanak amaitu dira, proba eta txosten tekniko guztiak gaindituta

image

Arrigorriagako Udalak amaitutzat eman ditu Maruja Torres  eta Lonboko futbol zelaietako belar artifiziala ordezkatzeko lanak. Nahiz eta herriko taldeak denboraldi hasieratik ari ziren kirol-eremuak erabiltzen, prozesuak eskatzen dituen azken urrats teknikoak —hala nola testak, kalitate-kontrolak eta txostenak— erabat borobildu dira orain. Horrela, 440.000 euroko inbertsioa egin duen proiektua beteta geratu da, instalazioen segurtasuna eta kalitatea behin betiko bermatuz.  

Gogora ekarri behar da esku-hartze honek apustu ekologiko garbia egin duela: ohiko kautxuzko betegarrien ordez, arto-azaletan oinarritutako betegarri natural biodegradagarria eta harea erabili dira, mikroplastikoen hedapena eragoziz eta Europako REACH araudiari aurrea hartuz. Gainera, lanen barruan ate berriak eta barandetan segurtasun-babesgarri akustiko eta fisikoak ere jarri dira. 

Udaltzaingoa: 944 02 02 01
Gizarte zerbitzuak: 944 02 02 05
Kirolak: 946 71 10 21
Kultura: 946 71 23 61
Abusu Zentro Soziokulturala: 944 79 29 30