Prestazio ekonomikoak

Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL),  udal laguntza osagarriak (ULO), Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga ordaintzeko laguntza, eta Gizarteratzeko Laguntza Berezia (GLB) sartzen dira:

  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) aldizkakoak ez diren diru-laguntzak dira, nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek gastu jakin batzuk ordaindu ahal izateko (ostatua, etxebizitzaren eta tresnek mantentzea, lehen mailako beharrak...). Ohikoak edo ezohikoak izan daitezke, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko.
  • Udal laguntza osagarriak (ULO) ezohiko diru-laguntzak dira, nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek behar jakin batzuk ordaindu ahal izateko edo horiek osatzeko, beste laguntza-sistema publiko batzuek ezin dizkietelako eman.
  • Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga ordaintzeko laguntza, eroslea banku-erakundea bera edo bere taldeko erakunde bat den hipoteka- eta salerosketa jardueretan; betiere, familia-nukleoaren etxe bakar eta ohikoa bada, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunak babesteko premiazko neurriei buruzko martxoaren 9ko 6/12 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren aplikazio-esparrutik kanpo badaude.

Laguntza horiek (GLL, ULO eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordaintzeko laguntza) diru-laguntzen bidez jasotzen dira, beraz, aurrekontuaren araberakoak izango dira.

  • Gizarteratzeko laguntza berezia (GLB) hilero ematen den laguntza ekonomikoa da, oinarrizko beharrekin lotutako gastuak eta gizarteratze- edota laneratze-prozesu batek ekarritako gastuak ordaintzeko. Gastu horiek ordaintzeko nahikoa sarrerarik ez duten bizikidetza-unitateko pertsonentzat dira.

Prestazio ekonomikoak emango dira prestazio bakoitzerako jasotzen diren berariazko baldintzak betetzen badira.

Erretiratuen etxeak

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55-1.
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 205
gizartezerbitzuak@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era