Mendetasun legearen kudeaketa

Telelaguntza, familia barruan, eguneko zentroan edo egoitzan zaintzeko prestazio ekonomikoa da.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari dagokio udalerrian erroldatuta dauden pertsonen mendetasuna baloratzeko eskaerak bideratzea.

Mendeko pertsonatzat hartzen bazaitu, sistemaren zenbait baliabide eta prestazio jasoko dituzu. Hauek dira prestazio eta baliabide nagusiak:

  • Telelaguntza zerbitzuari esker, telefonoz eta berariazko komunikazio- eta informatika-ekipamendu baten bidez, etengabeko arreta-zerbitzua (eguneko 24 ordutan eta urteko egun guztietan) izan dezakete erabiltzaileek. Zerbitzua premiazko egoerei edo gizarte-beharretarako egoerei erantzun egokia emateko prestatuta dauden pertsonek ematen dute.
  • Familia-ingurunean zainketak egiteko prestazio ekonomikoa, profesionala ez den zaintzaileak emandako arretarengatiko gastuak ordaintzen laguntzeko da, eta ezarritako baldintzak betetzen badira jaso daiteke.
  • Eguneko zentroak arreta integrala ematen die egunean zehar mendekoei, haien autonomia maila hobetzeko edo autonomia mailarik onenari eusteko, eta senideei edo zaintzaileei laguntzeko.
  • Egoitza zentroak arreta integral eta etengabea ematen die egunez eta gauez autonomia funtzionalik ez duten mendekoei.
Erretiratuen etxeak

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55-1.
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 205
gizartezerbitzuak@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era