Gizarte Zerbitzuetan aurki daitezkeen beste zerbitzu eta prestazio batzuk

  • Laguntza psikologikoko tailerra. Astean behin psikologo batek laguntza eta autolaguntza talde batean sartzeko aukera ematen dio emakume-talde bati, barrenak husten eta eguneroko arazoei, gatazkei eta frustrazioei aurre egiten laguntzeko. Zerbitzu honetara sartzeko aurretik gizarte-langilearen balorazioa behar da.
  • Giltzak gordetzeko zerbitzua. Zerbitzu honen bidez, bakarrik, senideen edo zaintzaileen laguntzarik gabe, bizi diren adinekoek etxeko laguntzak utz ditzakete Udaltzaingoan, larrialdi-egoeretarako han gorde ditzaten.
  • Jantoki- eta higiene-zerbitzua. Gizarte-bazterkeria egoera larrian dauden eta beren kabuz moldatu ezin duten pertsonen oinarrizko beharrak (jatea, garbitzea...) asetzeko zerbitzua da.  Zerbitzu hau Zubietxe Elkartearekin lankidetzan ematen da.
  • Bilbo-Trans txartel hobaritua. Garraio-txartel hobaritua da, egoera jakin batean dauden Abusuko bizilagunentzat.  Gizarte-langileak baloratu behar du, eta Bilboko Udalarekin egindako hitzarmen baten bidez kudeatzen da.
  • Ezintasuna duten pertsonentzako garraio egokituko programa. Ezintasunen bat duten, denboraldi batean ibiltzeko mugatuta dauden, aisialdiko jarduerak egitera doazen, kudeaketak egitera, gizarte- eta osasun-baliabide pribatuak, bisitak eta ibilaldiak, etxe aldaketak eta hezkuntza-zerbitzuak egingo dituzten pertsonak garraiatzeko da. Gizarte-langileak kudeatzen du, eta Gurutze Gorriaren bidez egiten da.
  • Elikagaien Bankua. Europar Batasun Ekonomikoaren soberakinen elikagaiak eta enpresen gainerako dohaintzak gizartetik baztertzeko arrisku-egoeran dauden familiei edo pertsonei ematea da helburua. Gizarte-langileak kudeatzen du, eta zerbitzua Cáritaseko boluntarioek egiten dute.
  • Sendagaien erabilera hobetzeko programa da, Etxe etxeko Laguntza Zerbitzuan artatutako pertsonentzat. Gizarte-langileak kudeatzen du, eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargoarekin sinatutako hitzarmen baten bidez egiten da.
  • Umezain programa, adingabeak edo nagusiak dituzten guraso bakarreko familientzat. Guraso bakarreko adingabeak eta nagusiak zaintzen laguntzea da helburua, bakarrik zaindu behar dituztenez, zailtasun handiak dituztelako beren familia- eta lan-bizitza bateratzeko. Gizarte-langileak kudeatzen du, eta “Clara Campoamor” Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren barruan dagoen Programa hori.
  • Zailtasun bereziko egoeran dauden gizon eta emakumeekin egindako talde-proiektua. Helduentzako oinarrizko prestakuntzako ikastaroa da, familian, gizartean eta etxean ezagutza, jarrera eta jarduera erabilgarri eta eraginkorrak erabil ditzaten, gizartean eta familian txertatze-maila handiagoa lor dezaten. Gizarte-langileak kudeatzen du, eta hezitzaileek egiten dute normalean egiten dituzten jardueren barruan.
    Keak detektatzeko programa. Bakarrik bizi diren 85 urtetik gorakoen, eta Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua edo Telelaguntza Zerbitzua erabiltzen duten pertsonen etxean gailu bat jartzen dute.
Erretiratuen etxeak

Lege-araudia

Lege-araudia

Zerbitzu-karta

  • Zerbitzu-karta bannerra

Kokapena eta kontaktua

Mapa

Urgoiti pasealekua, 55-1.
48480 - Arrigorriaga
Tfnoa: 944 020 205
gizartezerbitzuak@arrigorriaga.eus
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:45era