Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan izango duzun erreferentziako profesionala gizarte langile bat izango da. Hark, azaltzen diozun egoeraren balorazioa eta diagnostikoa egingo du, eta horretan oinarrituz, zer urrats eman behar diren eta zer zerbitzu eta prestazio eskainiko dizkizun erabakiko du.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan bestelako profesionalak ere baditugu (psikologoa, pedagogoa, gizarte hezitzailea, administrari laguntzailea, etxez etxeko laguntzaileak, abokatua...), gizarte-langileen lana osatzeko.